apostatatzeko

A-Izapide azkarra:

  1. Bataio-agiria (Fe de bautismo) prestatu. Norbera bataiatua izan zen elizan eskatu behar da)
  2. Bizilekuko (ez bataiokoa) gotzaindegira   deitu eta hitzordua eskatu. Bataioko agiria eta NANko egiaztatutako fotokopia eraman. Nahi baduzue etxetik eraman apostatatzeko inprimakia prestatua edo bertan emandakoa bete
  3. Apostasiaren ondorioei buruzko berriketaldia entzun arretaz
  4. Nortasuna ziurtatu.

Egun batzuk barru etxean jasoko duzue apostasia ziurtagiria.

B- Izapide arrunta:

  1. Bidali (hobe gutun ziurtatua) edo norberak gotzaindegira eraman apostasia adierazpena, NANaren fotokopia egiaztatua eta bataio agiriarekin batera
  2. Gotzaindegiak apostasiaren ondorioekin gutuna bidaltzen du inor ezin da bi aldiz bataiatua izan) eta askotan horretaz hitz egiteko gonbidapena.
  3. Nortasuna ziurtatu eta ondorioak ulertu direla baieztatzea

Egun batzuk barru etxean jasotzen da apostasia ziurtagiria.

Dena den pazientzi lana da. Elizak ez du gogoko jendeak alde egitea eta askotan eskariak ez jasotzat jotzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu