Aralarreko Mikelo Basabek Isabel Zeláari egindako galderak

Eusko Legebiltzarreko Mahaiari

 

Aralar legebiltzarreko taldeko Mikel Basabe Kortabarriak, indarrean den Eusko Legebiltzarreko Erregelamenduaren babesean, HURRENGO INFORMAZIO ESKARIA egiteN dio Hezkuntza eta Unibertsitate sailburu Isabel Celaari, “Hezkuntza-sisteman erlijio-irakasleek beste ikasgai batzuk emateko aukera izateari buruz”

 INFORMAZIO ESKARIA: 

1.            Erlijio-irakaslerik dago, hezkuntza publikoan, erlijioa emateaz gainera beste ikasgairen bat ere ematen duena?

2.            Hala bada, noiztik dute erlijioaz gainera beste ikasgairen bat emateko aukera? Zein erabakitan eman zitzaion aukera horri bidea?

3.            Hala bada, zenbat dira, guztira, beste ikasgairen bat ematen duten erlijio-irakasleak? Datuok ikastetxeka eta mailaka banaturik.

4.            Hala bada, zein erlijio emateko kontratatu ziren irakasleok? Datuok ikastetxeka banaturik.

5.            Hala bada, lehiaketa publikorik egin zen? Lehiaketa publikorik egin ez bazen, zein sistema erabili zen irakasleok kontratatzeko? Noren proposamenez hartu ziren pertsona horiek erlijio horiek emateko? Datuok erlijioka eta ikastetxeka banaturik

.6.            Hala bada, erlijioaz gainera, zein beste ikasgai ematen dute erlijio irakasleok? Datuok, irakasle bakoitzak ematen dituen ikasgaiak zehazturik, baita irakasle bakoitzak erlijioaz gaindi ematen duen ordu-kopurua zehazturik, eta ikastetxeka banaturik.

7.            Hala bada, zenbat irakasle ordezko geratu da kontratatu barik, erlijio-irakasleek ematen dutelako ordezkoei legozkiekeen irakasgaiak?

  1. 8. Zein heinean bermatu da berdintasunaren irizpidea lanpostu publiko batean aritzeko ohiko irakasle gisa, ez ohiko eta berariazko sarbide bat erabili denean?

 

 

 

Gasteizen, 2011ko martiaren 14an

 

 

 

Mikel Basabe Kortabarria

Aralar taldeko legebiltzarkidea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu