Batzar Nagusietako giza eskubideen batzordean Mari Jose Malinak Laikotasunaren izenean egindako aurkezpena

Egun on guztiei:

Laikotasuna- Colectivo por la laicidad izenean gatozkizue.

Fededun eta fedegabeko pertsonak gara partaideak;  gure helburua inguruan laikotasuna hedatu eta estatua eta elizaren benetako banaketa lortu arte gure politikariak estutzea da.

Estatua eta eliza banatzea ezin bestekoa dela uste duten pertsonen topa eta eztabaida gunea izan nahi du, gizartearen osasun demokratikoa eta giza eskubideak bermatzeko bereizketa hau beharrezkoa dela uste dutenena, bereziki emakumeen eta gutxiengo sexualen eskubideak, kontuan izanik eliza katolikoak hauek urratzeko duen esku sartzeko joera eta.

Talde honetan laikotasunaren alde eta bestelako lanetan ari ginen hainbat pertsona bildu gara.

Alde batetik feminismoan lan egin dugun emakumeak.

Bere sorkuntzatik laikotasuna feminismoaren errebindikazioa izan da, aitzinean esan lez, erlijio guztiak aritu baitira  esparru publiko eta politikoak kontrolatu nahian, gehienetan emakumeen eskubideen aurka.

Ez dugu gogoratzea besterik zein den erlijioen ikusmoldea gizarteari buruz, gizarte patriarkala zeinetan emakumea gizasemearen osagaia baizik ez den.

Beste alde hezkuntzan lan egiten duten pertsonak. Aspaldikoa bada ere eskola publikoa eta laikoaren eskaera, azken garaietan asmoa hau suspertu da ikusirik eliza katolikoaren boterea hezkuntza antolaketa eta curriculuma osatzeko garaian.

Laikotasuna, demokraziaren aldeko apustua.

Historikoki demokrazia ororen oinarrian laikotasuna dago, pentsamendu askatasunari, herritar guztiak eskubide eta betebehar berak izateari, beraz ideiez diskriminatua ez izateari lotuta.

Iturburua ilustrazioko filosofoetan datza eta Frantziako Iraultzaren garaian osatu zen. Garai hartan politika sekularizatu eta ukatzen da Jainkoa dela botere iturria. Herri subiranotasunak garbi uzten du botere iturri bakarra herritarren nahia dela.

Frantziako Iraultzan Europan lehen aldiz Giza Eskubideak aldarrikatzen dira, eta honekin batera fede askatasuna eta sinesmena norberaren arazo pertsonala dela agerian uzten da.

Estatua eta bere erakundeen laikotasuna batu eta  banatzen gaituenari buruzko hitzarmena da.

Demokrazian herritarrek adosten dute lege arloa eta bertan zalantzarik gabe utzi behar da zer den denon arte erabaki beharra (denona dena) eta zer den norberarena, esaterako fedea eta hortik eratorritako arau eta erakundeak.

Lege esparruan ez da argi egon behar da estatua eta bestelako erakundeen, zein fededunak, agnostikoak ala ateoak, arteko banaketa eta estatuaren neutraltasuna edozeinekiko.

Guztiona den esparrua gordetzeko laikotasuna erakunde publikoen ( denona, publikoa dena kudeatu behar dutenak) neutraltasunaren alde dago sineste erakundeen aurrean.

Bere helburua giza eskubideen oinarria diren bakea eta errespetua sustatzeko beharrezkoa den lege eta politika egoera bultzatzea da.

Erlijioa bezain barruko gaiaren gainetik guztion berdintasuna bermatzen du. Arreta bera jarriko dela pertsona orotan bere sinesteak alde batera utzita. Balio filosofiko, moral eta erlijiori lotutakoen arteko bizikidetza babesten du, egunetik egunera kultur anitzagoa den mundu honetan erlijio komunitateen bakezko lotura ziurtatzen du.

Laikotasuna estatua antolatzeko oinarrizko zimenduetako bat dat eta bi hatsarretan finkatzen da: kontzientzia askatasuna eta herritarren berdintasuna.

Aipatu dugun bezala, demokraziaren funts etikoak diren bi printzipio horiek, laikotasunarekin bermatzen dira.

Espainiar estatuan, 1812.go konstituzioa ezabatu ondoren “ezpata, tronu eta aldarearen arteko lotura” ezartzen da. Lotura hau mantentzen da (bi errepubliken tarte txikiak salbu) frankismoa arte, non elizarekin lotura sendotua ere izango den.

Trantsizioan, guztiori jo zigun amnesiaren eraginez, Vatikanoarekin sinatu zien hitzarmenak, Francok 1953 adostutakoak eguneratzea besterik ez dira.

1978ko konstituzioak Espainia estatu akonfesionala dela dio, era anbiguoan, zeren gero eliza katolikoarekin harreman bereziak baieztatzen ditu, 1979ean sinatu ziren akordioetan gauzatzen direnak.

Ondorioz eliza katolikoak abantaila bereziak ditu, erakunde publikoetan eskua sartuz, erakunde zibilak eta erlijiozkoak arteko banaketa garbi ez gauzatzeak  eragin ditu egora eta joera nahasiak eta gainera zerga paradisu batean dago.

Ez ditu aitortu behar bere ondasunak, ez diru sarrerak, ez dagozkion zergak ordaindu behar, denon diruz ordaintzen zaio, zergen bidez orok ordaintzen dugun diruz.

Esan lez Laikotasunaren helburua eliza eta erakunde publikoen arteko benetako banaketa da eta horretarako hainbat arlotan lanean ari gata, beste hainbat elkarteekin batera.

Lan Arloak

  • Irakaskuntzan, euskal eskola publikoa eta laikoa lortze arren.
  • Gizartearen sekularizazioa.
  • Edozein erlijioak izan ditzakeen edozein zerga abantaila ezabatua izateko lan egiten dugu, gure kasuan bereziki eliza katolikoak.

1979ean sinatutako akordio ekonomikoen ondorioz Estatu Espainiarrak eliza katolikoari PFEZaren jasotzen duen zati bat  ordaintzen dio. Gu guztiok ordaintzen dugun zergen bidez, katolikoak izan ala ez, fededunak ala ez, edo beste edozein beste sinestekoak, garbi utziz eliza eta estatua banatu behar direla gizarte demokratikoa eta askotarikoa izateko.

Jasan ditugun eta oraindaino irauten duten krisi garai hauek oraindik garbiago uzten dute eliza katolikoaren bidegabeko abantaila egoera.

PFEZaren aitorpenean elizaren laukitxoan jartzen diren “x”k direla eta 251 miloi euro jasotzen ditu urtero.

Apezpiku Batzarrak berak argitaratutako txostenean (txosten iluna eta kontu auzitegiari aurkeztu behar ez zaiona) erakunde publikoetatik urtean 251miloi jasotzen dituzte PFEZen emaitza.

Bitxia bada ere, hautatik, eta bere propaganda sinetsi nahi digunaren aurka, oso gutxi da Caritas ordaintzeko erabiltzen dena. Jasotakoaren %81 gurtza eta apaiztegia mantentzeko, urtean zehar antolatzen dituen hainbat ekinaldiak eta 13TV eusteko erabiltzen da.

Gizarte Helburu laukitxoa markatuz gero beste 120 miloi jasotzen ditu, ideal katolikoei atxikitako fundazio, elkarte eta GKEn bidez.

Kontuan izan behar da hau ez da eliza katolikoaren diru iturri bakarra. Dirua jasotzen du eritegiko kapilau, indar armatuetakoak etab.aren bidez, arte ondarea mantentzeko jasotzen dituzten diru laguntzak, lur publikoa lagatzea…

Lan arlo honetan (elizaren zerga abantailen amaiera) gure elkarteak  bai Batzar Nagusietara bai Diputazioari aurkeztu die behin baino gehiagotan honoko eskari hauek:

PFEZ inprimakitik  kentzeko bi laukitxoak kentzeko, bai elizarena bai “bestelako gizarte helburuena”

Ogasun publikora denok gure diru sarreren arabera berdintasunean ordaindu beharko genuke baino eliza katolikoaren laukitxoan “x” jartzen dutenak bere ekarpena %7n murrizten dute.

Era berean gizarte helburuen laukitxoa ere kentzea eskatzen dugu, ezen gure ustetan alde batetik elizaren laukitxoa jarraitzeko zurigarri fin bat da eta beste aldetik laukitxoaren diruak askotan eliza beraren edo bere adiskide diren elkarteen eskuetan amaitzen dute.

Gainera ez zaigu uzten erabakitzen ze gizarte elkarteari eman diogun gure dirua.

Eta azkenik uste dugulako gizarte laguntzak zerga aitorpena egiten dugunen borondate onaren menpe egon behar duenik baizik eta administrazio publikoaren ezinbesteko zeregina dela herri eta lurralde barrutietan ondo antolatutako babesa ematea.

Gizarte babesa administrazio publikoaren ardura da eta ezin da utzi edozein elkartearen eskuetan.

Zati behartsuenei laguntza ematea aurrekontu publikotik atera behar da, zeren gizarte helburuak hain garrantzitsuak dira ezen Legebiltzarrean finkatu beharko litzateke eta administrazioaren zereginen atal bat izan.

Gogoratu behar dugu , Gernikako estatutuan jasotzen diren, Kontzertu Ekonomikoekin zerga eskumen ia osoak ditugula. Zuek, Batzar Nagusiak, eta Diputazioak erabakitzen duzue gure lurraldeko zerga sistema.

Dena den ulertzen dugu Gipuzkoako diputazioko PFEZ inprimakietan jartzen diren “x”k  erabilgarritasun estatistikoa soilik duela, kontuan izanik kontzertu ekonomikoa dela eta Eusko Jaurlaritza dela gobernu zentralari dirua ematen diona eliza ordaintzeko, kupoaren bidez.

Guzti honengatik eskatzen dugu

Espainiar gobernua konkordatuaren menpe jarraitzen duen bitartean, hartu daitezela beharrezko neurriak eliza katolikoari lagundu nahi dioten kristauak guztiok ordaintzen ditugun zerga arruntetik at egin dezatela, beti ere ahaztu gabe azken helburua elizak bere burua eustea dela.

Eskubide osoarekin Eliza Katolikoa diruz zaindu nahi dutenak, administrazioari guztiok ordaintzen dizkiogun zergetatik kanpo egin dezatela; gure zergak gizarte osoaren gastuak (hezkuntza, osasun arloa…) ordaintzeko izan behar dira.

Osteratzean demokraziaren oinarrizko funtsetako bat zapaltzen ariko ginateke, gastu publikoak ordaintzeko beharrezkoa den diruaren ekarpen berdintasuna.

Edozein erlijio erakundeen zorrak erlijio horretako pertsonak edo erlijio gustukoa duten adiskideak bere borondatez ordaindu beharko lituzkete.

Beste alde, pertsona anitz langabezian daudenean, gizarte eskubide zerbitzu murriztu eta  txirotasuna gora egiten  ari den eta zerbait zerga ere gora egiten duen garai honetan eliza katolikoaren zerga salbuespenak biztanleriarentzat eta justizia demokratikorako iraina besterik ez dira.

Vatikano eta Espainiar Estatuaren arteko hitzarmenak ondasun higiezinen gaineko zergen salbuespen osoa eta betirako ezartzen dute, eta beste horrenbeste beste zenbat zergekin: ondarearena, elkarteena eta beste hainbat…

Elizak, ondasun higiezina gehien dituen erakunde pribatua izanik ere ez du OHZ ordaintzen.

Elizaren zerga salbuespen hori dela eta udalek ez dituzten jasotzen tokatzen zaien diru oro, beste guztiok ordaindu behar duguna. Gizarte eta ekonomi larrialdi honetan iseka larria da herritarrei udal zerga garestitzea eta onibar gehiena dituen jabeak ezer ez ematea.

Guzti horrengatik behin baino gehiagotan eskatu diogu Batzar Nagusiei alda dezala beharrezkoak diren foru arauak nahi duten udalek elizari bere izenean jarrita dituen ondasunen OHZ (Ondasun Higiezinen Zerga, bai landetakoa bai kaletarra) kobratu diezaioten, baita ere bere menpeko elkarte, eskola eta proselitismo gunei ere.

Baita ere eskatzen dizuegu udalei galdegiteko bere lurretan elizak dituzten ondasunen, naiz landetakoak naiz kaletarrak, errolda egiteko.

Eta, jakina! Beti eskatuko diogu erakunde honi argi eta garbi jarri dadila egungo Konkordatuaren ezabapen eta eliza/estatuaren arteko banaketaren alde epelkeriak alde batera utzita.

Baino oinarri orokorren aldarrikapenetik, beharrezkoak hauek ere, haratago Batzar Nagusiei galdegiten diegu erabil ditzala bere ahalmen guztiak egora diskriminatzaileak kendu administrazio laikoan aurrera egiteko.

Erakunde publikoen lanetako bat, herritarrentzat iraina diren, egoera berezi hauek ezeztatzea da, eta berdintasun printzipioa bermatzea.

Inmatrikulazioak

Hau da gure lanetako beste esparrua, zuzenean edo inmatrikulazioez Elizak  lapurtutako ondareak berreskuratzeko sortu diren herri ekimenak babestuz.

1946ko lege hipotekarioak (arau hipotekarioaren 206 eta 304 artikuluak) eliza katolikoa eta administrazio publikoa parekatzen zituen, Jabetza Erregistroan bere izenean ondare higiezinak jartzeko orduan, jabego herren inolako frogarik azaldu beharrik gabe. Herritar arrunt batek mota guztietako papera eta lekukoak erakutsi behar dituenean elizak ez du ezer aurkeztu beharrik.

Bigarrenak gotzainei notarioek ahalmen berak ematen zizkien, horrela apezpiku batek erregistroan oraindik izendatu gabeko edozein ondasun elizarena zela baieztatu zezakeen besterik gabe (Hau da gotzainak eta notarioak bat egiten zituen).

Horrela erregistroan lehen aldiz idatzi dira elizaren izenean( inmatrikulatu dira) bere benatako jabeak direla argi erakutsi gabe, apezpikuaren baieztapen soilarekin) berez denonak diren milaka ondasun estatu osoan, askotan, garrantzi artistiko eta historiko itzela dutenak.

1998nean Aznarren garaiko lege hipotekarioaren berrikuntzak gauzak okerrago jarri zituen errezo lekuak ere inmatrikulatzeko eskubidea ematen zien eta.

Ordu arte ezinezkoa zen, alde batetik leku horiek betidanik eta berez herriarenak bezala jotzen zirelako eta baita ere 1931ko lege batek espainiar tenplu katoliko nagusienak estatuarenak egin zituelako.

Eta horrela jorratu zen “ondasun higiezinen historiako eskandalu nagusiena” deitu dena. Ez dituzte inmatrikulatzen elizak soilik, baselizak, etxeak, hilerriak, baratzak, larreak eta abar luze bat betidanik denonenak jotzen zirenak eta beraz jabetza erregistroan idatzi gabe zeudenak.

Horrela jarraitu zuen. Maraino Rajoyk, herri presioaren ondorioz, lege hipotekarioa aldatu zuen arte. Bereizketak kendu zituen baino urte betebehar izan zen legea betetzen hasteko eta ez zuen inolako atzerako eraginik gabe.

Lapurreta hau nolako izan hobeto ulertzeko inguruko kasu bat aztertuko dugu, Eskoriatza (43 inmatrikulazio)

Elizak bere izenean jarri ditu:

1981ean: etxe 1, 2 eliz eta baseliza 1

1982ean: etxe 1 eta baratza 1

1984ean: enparantza 1, baseliza 1 eta bi larre

1986ean: 5 eliz, 2 etxe, baratza 1, bi larre, 5 baseliza, 2 hilerri eta 3 baso

1990ean: eliz 1, 2 baratza, 2 etxe, larre 1, hilerri 1 eta 3 baseliza.

2007ean gai alerta jo eta gai hau jorratzen hasten dira hainbat jakitun eta Nafarroan sortu zen lehen herri ekimena ebatsitakoa berreskuratzeko.

Eta erakunde publikoei eskatzen zaie inmatrikulatutako ondareen zerrenda argitaratu dezaten, zeren, gainera, egun ez dugu inmatrikulatutakoaren zerrenda publikorik.

Jakina da, Lege Biltzarrak 1978 geroztik egindako inmatrikulazioen zerrenda eskatzeko proposamena egin dute.

Horrela Jabetza Erregistroak Euskal Biltzarrera bidali zuten (2015) EAEn Elizak 1978tik aurrera bere izenean jarri dituen ondasunen zerrenda.

Beraz badakigu Gipuzkoan 379 izan direla, Bizkaian 74 eta Araban 68.

Gai honetan lan egiten duten taldeak estatu osoan sortu eta hedatzen dira, ondorioz Kordobako meskitaren kasu (30etan inmatrikulatuak) eskandalagarriak ezagunak egiten dira, edo eta Sevillako katedrala, Giralda

Esan lez nafarrek izan ziren lan honetan hasi zinenak  baino orain dela gutxi lan honetan ari diren/garen talde guztiek batzen gaituen koordinadora estatu osokoa gauzatu da.

Euskal Erkidego Autonomoan ere badago arreta berezia gai honetan eta Erkidegoko Ondasunaren Babeserako Elkartea sortzeko hainbat bilera egin dira, naiz eta egun oraindik ez egon zeharo osatua.

Alde horretatik Batzar Nagusiei proposatu nahi genieke gaiari buruzko batzordea sortzea, batetik elizak gure lurretan inmatrikulatu dituen ondasunen datu zehatzak lortzeko (gogoratzen dugu Lege Biltzarrak lortutakoan 379 adierazten dira eta bat ere ez Donostian) eta bestetik bere ondasuna berreskuratu nahi duten udalei babesa juridikoa eta laguntza emateko.

Azken egun hauetan, gainera, jakin dugu bere ondasuna berreskuratu nahi duten udalentzat pozgarria den berria.

Epailetzak Zaragozako udalak ondasun bateko (katedralaz ari gara) nagusitasuna eskatzeko duen eskubidea onartu dio. Honek administrazioak, eta batez ere udalerriek, elizak jabetutako ondasun publikoei buruzko auziak aurkezteko eskubidea onartu eta bultzatzen du.

Esan bezala lan esparru  honetan ere ahal duguna egiten dugu , herriari ostutako ondasunak berreskuratzeko sortu diren ekimenak babestu eta bultzatuz ezen uste dugu hau ere abantailen aurka eta demokraziaren aldeko borroka ere badela.

Maria Jose Molina (Laikotasunaren izenean).

 

PS: EAJ eta EASk aurka bozkatu zuten, beraz ez zuen aurrera jarraitu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu