Donostiako udalan aurkeztutako mozioa

Elkarteek Donostiako Udal osoko bilkurari zuzentzen diote hurrengo MOZIOA bertan aztertu, eztabaidatu eta onar dezaten:

Legearen aurreko berdintasuna demokraziaren oinarrian dago. Herrialde oro eta erakunde guztiak behartuta daude berdintasun printzipioa modurik arduratsuenean betetzera, eta hortaz, leudekeen erlijioetariko edozeini besteen aldeko tratu hobeak eta erlijiorik gabekoen aukako diskriminazioak saihestera. Gure gizarteko egoera ekonomikoa bankuek, merkatu direlakoek eta espekulatzaileek aurrera eramandako ebasketa erraldoiaren eta erakunde publikoen kudeaketa okerraren ondorio dira baina baita diru beltzaren joan etorriek daukaten erraztasunaren eta dagoen iruzur fiskal jigantearen emaitza. Hori guztia Euskal hirritaron bizkarrean erortzen ari da, eta denok ari gara jasaten izugarrizko langabezia, pobreziaren hazkundea, oinarrizko gizarte-eskubide askoren murrizketa, BEZaren eta gainerako zergen hazkundea, eta soldaten beherapen orokor eta alde bakarrekoa. Egoitza Santuaren eta Esgtatu Espainolaren arteko itunetan Eliza Katolikoaren ondasun higiezinen aldeko erabaeko eta betiko zerga exentzioa ezartzen da, erakunde pribatu hori, ondasun higiezin ghien pilatzen duena izanik. Elizak gozatzen duen zerga-exentzio hori del aeta, diru pila kentzen zaie udalei; denok ordaindu behar dugun dirua. Iraingarria da bizi dugun krisi ekonomiko eta social larri honetan, hiritarroi kontribuzioa handitu nahi izatea eta jaberik aberatsenak ezer ez ordaintzea. Zerga-iruzurrak, eta zerga-salbuespenek, OHZarena, eta beste zenbaitek, izugarrizko zama dira gure udalen diru-kutxentzat, berdintasun-printzipioa hurratuz gaitera; guztizko bidegabekeria, beraz. Aurrekoak kontuan hartuz, honako erabaki hauek har ditzan proposatzen diogu Osoko Bilkurari.

ERABAKIAK

  1. Donostiako Udalak Eliza Katolikoaren eta beste erlijioen, hala nola haien inguruko erakunde eta elkarteen izenean erroldaturik eta erregistraturik dauden ondasun higiezin landatar zein hirritaren errolda osoa egingo du.
  2. Gipuzkoako Batzar Nagusiei esijentzia zuzenduko die, behar den foru-arauteria alda dezaten halako moduan non Lurralde historiko honetako udalbatzek legezko aukera izan dezaten Eliza Katolikoaren eta beste erlijio-konfesioen ondasun higiezinei OHZ kobratu ahal izateko.
  3. Ondorioz, Eliza Katolikoaren eta beste erlijio-konfesioen ondasun higiezinei OHZ kobratzea.
  4. Espainiako Parlamentuari eskatzea deroga ditzala Espainiar Estatuak eta Egoitza Santuak sinaturiko Akordioak, bereziki ekonomia-gaietakoak, kontuan izanda azken erakunde horrek ez dituela betetzen.

Donostian, 2013ko ekainaren 26an

Laikotasuna- Colectivo por la Laicidad, Plazandreok, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Medeak, Garaipen, EHGAM, STEE-EILAS, SOS Racismo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu