Erlijioa eskolan, beste behin

 

 

Laster hasiko da batxilergoko matrikulazio epea eta matrikula epe guzietan lez hasi gara erlijioa eskola publikoan mantentzearen aldeko arrazoiak entzuten/irakurtzen. Nik ere nire gogoeta batzuk azaldu nahi nituzke gaiari buruz.

Aipatzen da fededunen eskubidea beren balioekin bat datorren hezkuntza eskatzeko, aspaldiko partez zintzoa izango naiz eta ez dut ahomentatuko DBH eta batez ere batxilergoan pizgarriengatik (Erromara bidaia, eskola egunetan Santio bidearen zati bat egitea, merendolak, film bat bestearen atzetik ikustea edo eta bikaina zirtatua izatea) fede zipitzik gabe aukeratzen duten ikasleen kopurua… eta urtea berdin amaitzen dutenak, fede zipitzik gabe! Esan ohi da gainera, erlijioko ikasleak abantaila dutela zeren gizartearen eta erlijioaren balioak ikasten bait dituzte, hau da emakumeak baztertzen dituen erakunde batek irakasten du feminismoa eta berdintasuna? Bere buruzagia gizonezkoen sufragio zentsitarioz aukeratzen duen estatu bakarrak irakasten du demokrazia? Errefuxiatuekin kontuz ibiltzeko tartean terroristak sartuko zaizkigula eta esan dutenak solidaritatea irakatsiko dute? Inmatrikulazioen bidez denonak ziren eraikuntza eta lurrez jabetu direnak erdibanatzen irakatsiko dute?…

Askotan errepikatzen da baita ere erlijioa ez da pribilegio bat baizik eta eskubide bat eta eskubide hau Konkordatuan jasota dagoela. Berez Konkordatua Vatikanok beste estatu batekin sinatzen duen nazioarteko akordio bat da. Espainiako hau Francok izenpetu zuen 1953 urtean.Benetan Pio XIIren kezka nagusiena  nazional-katolismo garaian eskoletan erlijioa ez irakastea al zen?; Francok 5. manamenduaren eta bizitza eskubidearen aurka egiten zuena heriotza zigorra mantenduz (eta erabiliz), ez zuen axola?

(Oraingoz) gure legeen iturria den konstituzioak dio bere menpeko biztanle guztiak eskubide ber-berak ditugula, beraz erlijioko klaseak eskubide bat badira zergatik ikasle batzuk bakarra jasotzen dituzte? Alde batetik eskola batek erlijioko irakasle bat izateko ikasle katoliko  bat nahikoa da, baino 10 ebanjeliko edo judu edo musulman behar dira gauza bererako; beste alde gure eskoletan ugaritzen ari diren budistak,  ez dute irakaslerik izango ez du axola zenbat diren. Beraz katoliko  batek ebanjeliko baino hamar (eta budista batek baino infinitu) aldiz gehiago balio du. Hori da berdintasunean tratatzea? Benetan eskubide bat bada eskola guztietan islam, Jehovaren lekuko eta gainerako irakasleak izango genituzke. Eta atomismokoak ere, azken finean hauek ere bere ideietan sendotuak izateko eskubidea izango dute, ezta?

Inork ez dezala aurreko paragrafoa gaizki ulertu, ez dut inolaz ere azken garaietan hain modan jartzen ari den demokraziaren izenean beste erlijioak eskoletan sartzearen aldeko mugimenduarekin bat egiten. Ez eta gutxiago ere!! Gorputz bat ez da sendatzen birus gehiago inokulatuz. Desberdintasunak garbi utzi nahi nituen soilik.

Behin eta berritan entzun behar dugu ikasle guztiak berdin tratatuak diren adierazle gisa, besteak ez daudela zokoratuak eta hor dutela lege aldaketa guztietan izenez aldatu den (alterntiba, etika, HEA, balio etikoak) beste gai hori. Ya! Baizik eta Balio Etikoko taldetan katoliko erromatar ez diren guztien nahaspila dela, berriro ez gaizki ulertu, hor ditugu kultura hetereopatriarkaleko partaideak, feminista hisikorrak, ateo konbentzituak, homosexualak, talde animalisteko partaideak… eta horrek ematen dio talde horiei erlijioak sekulan izango ez duen bizitasuna eta aberastasuna eztabaidetan, areago irakasleak ezin dituelako amaitu esanez “eliz ama santuak horrela dio eta kito” baino horrek ez du aurreko paragrafoan esandako aldatzen, ez da gauza bera nahi duzuna edo ahal duzuna aukeratu. Hori bai erlijioko ikasleei aholkatuko nieke Balio Etikoetara pasatzeko, ez dute merendolarik egingo eta behar bada film gutxi ikusi baino demokrazia ikasi… pilo bat!

Gehiago. Erlijioak ez duela hautazko eta aukerazko gaiak baino gehiago banatzen. Ya! Berriro. Hasteko erlijioa bai/ erlijioa ez Lehen Hezkuntzan gurasoak (eta ez ikasleak) aukeratzen dute, eta LH osoan izango da bereizten dituen gai bakarra. Beste aukeraketak DBHn hasten dira, gaztetxoak nahiko adina dutenean bere iritzia izateko/esateko, areago A gaia ez duenak nahi, B edo C edo D edo E edo… hartu dezakete bere gustu/ asmo/ahalmen arabera; A hartu ez duten guztiak ez daude Z egitera behartuta.

Guzti honengatik gure ohia garbia da: ERLIJIOA ESKOLATIK KANPO!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu