eskumikua

“Por excomunión se entiende la pena que excluye al reo del delito de la comunión de la iglesia y tiene como finalidad proteger al Pueblo de Dios” (Kanarietako elizbarrutiko web orritik hartua)  eskumikuak eliz batasunetik at jartzen du zigortua  eta hori egiten da Jainkoaren Herria babesteko. Eskumikuaren ondorioz gaizkilea ez da elizaren partaidea baino bataiatuta jarraitzen du beraz ezin da esan eskumikatuak ez direla elizakoak, eta   hori da apostasiatik bereizten duena, atzera-itzulgarritasuna. Oso zaila, ia ezinezkoa, apostata batentzat berriz Elizan onartua izatea  eskumikatuak, ordea, nahiko du damutasuna adieraztea (eta erakustea) eta ezarritako zigorra betetzea.

Eskumikua bi eratan ezarri daiteke, ferendae sententiare ala latae sententiae.

Lehen kasuan elizbarrutiko gotzainak auzibidea sustatu behar du zigorra ezartzeko eta jakinarazteko eta gaizkileak hura adierazten denetik bete behar du. Hau da, hasteko epaiketa egin behar da eta zigortuari esan behar zaio eskumikatua dela, adibidez, 1949 urtean Pio XII Aita Santuak Italiako komunista guztiak eta haien aldekoak eskumikatu zituen “berez zitalak” izategatik baino egun komunista orok ez daude eskumikatuak, ez eta italiarrak berak ere. Fedearen Irakasbiderako Kongregazioak momentuan hartzen duen erabakien baitan dago.

Bigarrenean eskumikua berehalakoa da “ipso facto” delitua egiten denetik “epaia gaizkileak egiten du delitua eginaz” eta agintariek ez dute ezer adierazi behar zigorra betetzen hasteko. Hona hemen hainbat zergati:

  1. Eukaristia laidoztatzea.
  2. Aita Santuaren edo edozein gotzainen aurkako gorputz bortizkeria.
  3. Aita Santuaren baimen barik gotzainak ordenatzea.
  4. Aitortze Aitortza isilpea haustea (elizgizonen kasuan); aitortzan esaten dena balibide mekanikoz jakiten saiatzea edo/eta zabaltzea.
  5. Bekatu traketseko ( sexualitatearen erabilera okerra) lagunari absoluzioa ematea.
  6. Apostasia, heresia ala zisma.
  7. Meza ematen saiatu apaizatua izan gabe.
  8. Ezkontzen saiatzen diren eliz gizonak eta monjak.
  9. Horretarako baimenik ez duenak aitortzak entzutea eta bekatuak barkatzen saiatzea.
  10. Abortua