Hezkuntza ordezkaritzari egindako galderak

 

 

Hezkuntza Saileko Lurralde delegatua den J. B. U. jaun txit agurgarriari:

 

Izenpetzen duen honek: Miren Arantzazu Lekuona Etxebeste, 1985ko abenduaren 10tik Hezkuntza sailarentzat lan egiten duena irakasle lez eta egun I….. A… BHIko langilea denak:

 

BEGIRUNE OSOZ ZERA ADIERAZI NAHI DIZU:

 

  • Erlijioko irakasleak direla eta 2009ko maiatzaren 4ean Hezkuntza Sailak eta ELA/UGT/CCOO sindikatuek zinatu zuten hitzarmena nire eta eskola publikoko irakasle gehienentzat baztergarria eta kaltegarria dela, erlijiokoei eskubidea ematen bai die beste gaietako orduak hartzeko funtzionario eraldatuak, ordurik gabekoak, lekuz aldatuak, ezabatuak, zerbitzu eginkizunetan daudenak, itzuli direnak, destino zain daudenak, praktikak egin behar dituztenak eta ordezko guztien aurretik gai arrunten orduak hartzeko, besteok bere gaiaren orduak hartu ezin ditugunean DECA (Gaitasun Akademikoko Eliz Aldarrikapena) ez edukitzeagatik.
  • 2010/11 ikasturte honetan legez bide berezirik markatzen ez dituzten gaietako 121 ordu erlijioko 26 irakasleen artean banatu direla, nahiz eta berez ordu horiek aurreko paragrafoko taldeetako kideentzat izan behar.
  • Are gehiago erlijioko ordezkariei bere gaian ematen dituzten orduetako puntuak beste gaitako zerrendetan gehitzen zaizkie eta horrela espezialitateko irakasleen aurretik kokatzen dira, beste gai horretako ordu bat bera sekulan ez eman arren.
  • Jakina denez erlijioko irakaslea izateko elizbarrutiko gotzainak ematen duen “missio canonica” lortu behar da. Arrez gero beste gaiak emateko zuzeneko eskubidea onartzea legeak eskola publikoko irakaslea izateko markatzen duen azterketa-oposizio bidea egin gabe, niretzat eta hainbat irakasleentzat baztertzailea dela eta argi eta garbi funtzio publikoko sarbide berdintasunaren aurkakoa.

Beraz:

  • Egoera diskriminatzaile hau zuzentzeko behar diren ekintzak egitea eskatzen dizut.

 

Uste osoan nago zure irizpide jatorriz nire eskaera onartua izango dela.

 

Donostian, 2011ko uztailak 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu