Hileta zibilak Egiago jauregian

“Hirutxuloko hitza”n argitaratua

Hileta zibilak egin ahalko dira Egiako parkeko jauregian

Jauregia

Egiako parkeko Mandasko Dukearen jauregian agur zibilak egitea onartu du Donostiako Udalak. Horretarako, ingurumen baliabideen zentroaren erabilera baldintzak aldatu dituzte. Eraikinaren alboko lokalean egin ahal izango dira hileta zibilak – 73 metro koadroko aretoa du–, eta ez dute prezio publikorik izango.

Hiletak udalari eskatuta eta aldez aurretik Cristina Enea Fundazioari adierazita egingo dira. Fundazioa arduratuko da baliabideak jartzeaz. Hala nola, lokala irekitzea, ekitaldia ezarritako ordutegian eta baldintzetan egitea, 55 pertsonen edukiera ez gainditzea eta agur zibilak egiteko behar diren elementu guztiak bermatzea, erraztea zein antolatzea.

Udala arduratuko da lokalaren erabileraren gastuez. Hain zuzen ere, erabiltzen den bakoitzeko 185 euro ordainduko ditu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu