Matrikula garaia

Laikotasunaren idazkia

BETIKO EGOERA, BETIKO AHOLKUA

 

Urtarrialen 28an zabalduko da matrikula epea Haur Hezkuntzan; Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Denok, edo gehienok, hezkuntza integratzaile, bateratzaile baino desberdintasunekin begiruneduna, demokratikoa, kritikoa eta bere buruarekin pentsatzeko gauza izango diren gazteak heziko dituenaren alde gaude eta horrengatik aholkatzen dizuegu: ez eman zuen seme-alaben izena erlijioan.

 

  • Zuen seme-alabentzat izango da lehen banaketa eta ez da inolako arrazoi pedagogiko, berauen trebetasunak edo zaletasunak garatzeko baizik eta ideologiaren araberakoa izango da.

 

  • Vatikano da Arabia Saudirekin batera mundu osoan emakumeri bozkatzen ez zaiena uzten, desberdintasuna da Arabia Saudien gizon orok bozkatzen dutela. Estatu honen menpekoak ez dirudite onenak demokrazia sustatzeko.

 

  • Ez dute emakumea berdintasunean onartzen. 2000 urtetan emakume bat bakarra ez da iritsi elizaren hierarkia kargu xume bat izatea. Emakumeak “atzean eseri eta isilik egon” esan omen zuen Tartsoko Pablok.

 

  • Heterosexualiatea ez den guztia bekatu da. Oraindik ikusten dira gure eskoletan bere joera sexualagatik arazoak dituzten gaztetxoak. Ez ditzagun gainera infernura bidali.

 

  • Fedea, frogatu ezin dena sinestea da. Hau da esaten denari men egitea galderarik eta zalantzarik gabe; ez dirudi biderik jatorrena hiritar kritiko, kuriositatedun eta ikerlariak sustatzeko.

 

  • Ez da berdintasun oinarria betetzen ezen azken finean lau erlijio besterik ez dira bere fedeko irakaslea eskatu dezaketenak. Ez gaizki ulertu ez gara eskatzen aukera hedatzeko ( ez gaixotasun bat sendatzen beste bateko birusak kutsatuz) benetako berdintasuna sinesmen guztiak eskolatik kanpo geratzea da.

Esandako arrazoi hauengatik eta hasieran esan bezala hezkuntza  demokratiko eta parekide  baten alde gaudelako, berriro aholkatzen dizuegu: Ez matrikulatu zuen seme-alabak erlijioko klasetan. Erlijioek (guztiak) eskolatik kanpo izen behar dute.

 

Egilea: Jesus Gonzalez. Laikotasuna/Colectivo por la laicidad.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu