Zerga aitorpen kanpaina 2017

ERRENTAREN DEKLARAZIOA ETA ELIZA KATOLIKOA

Urtero bezala, Errentaren deklarazioa egiteko garaia iristen denean, Eliza Katolikoak aurten ere bere kanpaina antolatzen du, Elizaren laukitxoan X jarri dezagun eskatzeko. Jakin beharrekoa da kanpaina horretan 5 milioi euro jartzen dituela, Caritasi ematen diona baina milioi bat gutxiago. Kanpaina horretan ondo azpimarratzen du Elizak haren X markatzen duenak ez duela ezer gehiago ordainduko eta ez zaiola gutxiago itzuliko, beraz, doan ateratzen zaiola.

  • Eta horrela da: Elizari dirua eman edo ez, berdin ordaintzen duzu. Europako beste herrialde batzuetan beren elizari eman nahi dietenek, aukera hori egiten ez dutenek baino gehiago ordaindu behar izaten dute.
  • Laikotasunak proposatzen du ez Elizaren laukitxoa eta ez Gizarte-helburuetakoarena ez markatzea, biekin Eliza Katolikoaren erakundeak finantzatzen direlako.
  • Izan ere, “interes sozialeko helburuetarako” funtsak jasotzen dituzten taldeetako asko Eliza Katolikoari lotuta daude. Gainera, gizarte-helburuak dituzten zenbait erakundek zuzenbide kanonikoaren araberakoak izanik, gerta daiteke emakumeak diskriminatzea edo konstituzio printzipioen kontrako zerbait izatea.
  • Egia da asko daudela laguntzaren beharrean, baina baita ere, milaka boluntario ari dela besteen bizimodua hobetze aldera lan egiten. Baina egoera larrietan daudenen asistentzia Estatuko Aurrekontuetan aurreikusia egon behar da. Gizarte-helburuak hain garrantzitsuak direlarik (are gehiago larritasun garai hauetan), parlamentuari eta estatu- politikari dagokio haiek definitzea eta kudeatzea.
  • NORA DOA ELIZARI EMATEN ZAION DIRUA?
  • Hein handi batean, Elizak Estatuarengandik jasotzen duen dirua, haren egiturak eutsiarazteko erabiltzen ditu. Izan ere, jasotako diruaren %70aren helburua da Espainiako 113 gotzain eta kardinalen, eta 20.000 apaizen soldatak ordaintzea, eta horrekin batera, apaizgaitegiak, parrokiak, bilkurak eta kultuak mantentzea. Elizaren laukitxoaren bidez biltzen diren diruak , apaizen era guztietako kanpainak ordaintzen dira, eta horien barne gotzainen adierazpen homofoboak. Gogora dezagun esate baterako Granadako artzapezpikua, zeinak, pederastaz egotzitako apaiz eta enparauak babesten ahalegintzen zen bitartean, “Casate y sé sumisa” bezalako liburuen argitalpena sustengatzen zuen, eta noizean behin “abortuak tratu txarrak dakartza” bezalakoak botatzen zituen edo Alcalá de Henareskoa “feminismo ideologikoak pertsona desdoitzeko lehen urratsa da” ziona, edo Lopez Rodriguez kardinala “sexu eskubideak printzipio gabeko jendeen asmakizuna da” edo Battista Re kardinala zeinek 9 urteko neskato bortxatu baten ama eskumikatu zuen zeren “bortua bortxaketa baino larriagoa da”. Gero, Elizak berak esaten digu bere tratu txarren biktima diren emakumeentzako etxeetan 26.000 emakume atenditzen dituela.
  • Elizak eta bere erakundeek 10.000 milioi eurotik gora jasotzen dute diru laguntzak eta emaitzak baturik. Jakina da gure PFE Zergarengatik poltsikoratzen duenaz gain, Ondasun Higiezinaren zergaz eta beste zerga batzuez salbuetsita dagoela Eliza.
  • Guztion diruaz, elizaren Xa markatu ala ez, administrazio publikoek erlijioko irakasleak eta armadako kapilauak ordaintzen dituzte.
  • Eta gutxi balitz, guztion zergekin mantendutako monumentuak bisitatzeagatik kobratu egiten digute.

Maiz Caritas erakundea jartzen dute aitzakia diru publikotik kobratzen duenaren justifikagarri gisa. Diotenez, horrelako erakundeak mantentzeko modu bakarra Elizaren laukitxoan X markatzea dela. Baina Caritasek berak bere webgunean erakusten dituen kopuruetan kontrakoa adierazten du. Caritasek 2015ean 329 milioi euroko aurrekontua izan zuen; horietatik %28 diru laguntza publikoetatik dator, eta %72 emaitza pribatuetatik. Elizaren ekarpena aurrekontu horietan, 6 milioikoa da, aurrekontuaren %2 besterik ez. Kontuan izan behar da 6 milioi horiek ematen dituen Elizak berak urtero 10 milioitik gora sartzen dituela 13TVn, eta beste diru asko komunikabide iraingarri eta erasokorrak zuzenean edo zeharka finantzatzen.

Eliza Katolikoa eskubide osoz finantzatu nahi dutenek, egin dezatela, beren diruekin, baina ez guztiok administrazioari egiten diogun zergen ekarpenekin. Zergek, gizarte osoari dagozkion zerbitzuak (hezkuntza, osasuna, gizarte-zerbitzuak eta abar) eraikitzen eta mantentzen ordaintzeko dira. Guztiona ez den erakunde bati emanez, demokraziaren oinarrian dagoen printzipio bat hausten ari gara: hiritarron berdintasuna estatuaren gastu erkideei aurre egiterakoan.

Argitaratuta: PFEZ
Ez daude komentarioak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu