Zerga aitorpena eta eliza katolikoa

ZERGA AITORPENA ETA ELIZA KATOLIKOA

Hasia da zerga aitorpen epea eta urtero bezala hemen ditugu sekulan ordaintzen ez dutenak, hots eliza katolikoa denon artean betetzen dugun kutxatik zerbait atera nahian. Mezuaren leloa “hainbesterengatik “ (xtantos) eta estetika ez da aldatu urteetan: jende gaztea adinduekin, gaztetxoekin, elbarrituekin lanean guztiz irribarretsu, badirudi estatuak zor dien  justizia soziala ukatu eta baztertu dituenak direla eliza katolikoen lan  eta gastu nagusiena.

Eliza katolikoak ez ditu bere diruaren joan-etorriak argitaratzen, beraz  sinetsi genezake hala dela baizik beste erakundeak bere kontuak bai argitaratzen dituztela eta horrela badakigu beti aurretik botatzen duten Caritasen gastuetatik elizak apenas %2 ordaintzen dituela, beraz Caritasi lagundu nahi duzuenak, EZ markatu elizaren laukitxoa. Kontuak argitaratzen dituzte baita ere ministerioak, beraien artean kulturakoak aipatuz zenbat diru joaten den eliza, katedral, seo, kolejiata, ermita etab berritzen, txukuntzen eta mantentzen , naiz gero elizak sarrerak kobratu  sartzeagatik; era berean defentsak esaten digu zenbat diru joaten den apaiz militarrak ordaintzen; osasunekoak eritegi publikoetakoak, hain zuzen Aragoin horrekin arazoak dituzte ministerioak eliza berak baino gehiago ordaintzen duela eta nahiago dute bertan segi herri txikietara joan baino; hezkuntza ministerioak ordaintzen die soldata erlijioko irakasleei,  beraz zer egin du Elizak jaso dituen 250 miloi (hori da elizak esaten duena) eurorekin?

Esaten zaigu baita ere “ez zaigula ezer kostatzen” eta egia da, elizaren laukitxoa markatzen duenak ez du bestela ordainduko lukeen baino sos bat gehiago eman beharko edo gutxiago kobratuko, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den lez. Hemen batzuk erabakitzen dute zer egin denon diruarekin zeren katolikoak ez dute bestelako kutxa bat betetzen eta hortik atera dirua, ez denon arte bete dugun kutxatik ateratzen da. Gutxi gora-behera honela kalkulatzen da: lehenengo kontatzen dira “x”k eta gero kalkulatzen da ixak markatu dutenak ordaindu duten dirua eta horren %0,7 elizari ematen zaio baino berriro diot, diru hori denon artean bete dugun kutxatik irten da. Nahi ala ez denok gara eliza katolikoaren sustatzaile.

Zer gertatzen da beste laukitxoarekin? Ba askotan elizari lotuta dauden elkartetara bideratzen dela, lehen aipaturiko Caritas edo Manos Unidas. Gerta daiteke horietako erakunde batzuk zuzenbide kanonikoaren araberakoak direla eta emakumeak diskriminatzea edo konstituzioaren oinarrien kontrako zerbait lantzea.

Egia da asko daudela laguntzaren beharrean, baina baita ere milaka boluntario ari direla besteen bizimodua hobetze aldera lan egiten eta eskertzekoa da baino egoera larrietan daudenen laguntza estatuko aurrekontutan prestatuta egon behar da. Gizarte helburuak hain garrantzitsuak direlarik parlamentuari eta estatu-politikari dagokio haiek definitzea, finantzatzea eta kudeatzea. Justizia soziala da zor zaiguna eta horretarako 250 miloi horiek erabiltzea, askoz ere zuzenagoa iruditzen zaigu.

Guzti honengatik Laikotasunetik inolako laukitxorik ez markatzeko eskatzen dizuegu, areago Batzar Nagusiei exijitzen diegu datorren urtetik aurrera zerga aitorpen eskuorrietatik laukitxoak kentzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu