ZERRENDA OSO OSORIK NAHI DUGU

Laikotasunaren iritzi artikulua

Orain dela egun batzuk hainbat egunkarietan argitaratu zen Justizia ministerioak “elizak bere izenean jarritako ondasunen zerren jakin araziko” duela. Sozialistak gobernuan egon diren 21 urteetan elizak nahi duen guztia inmatrikulatu du inolako arazorik gabe baino pozten gaitu PSOE azkenean alderdi laiko bat dela konturatzea eta askotan bai Espainiako parlamentuak bai euskal legebiltzarrak, bai bestelako jende eta erakundeak eskatu dugun zerrenda denon eskura jarriko duela jakiteak. Baino, beti bezala baditugu “baino” pare bat.

Alde batetik Justizia ministerioak ez dauka zerrenda egina, orain hasiko da egiten; eta orain elizak jakin arazi digu “ez duela bere ondasunen zerrenda eginda”, beti pentsatu izan dugu elizak bere papera eta dokumentu guztiak txukun txukun jasotzen dituela baino oker geundela dirudi. Gu guztiok gure etxetxoaren paperak hain ondo jasotzen ditugu eta elizak, aldiz, nolanahi edukitzen omen ditu. Hau atarramendua. Beraz Justizia ministerioak orain hasiko da informazioa jasotzen, antolatzen eta egunen batean, auskalo noiz, argitaratuko ditu… gobernu aldaketarik ez badago.

Beste alde ministerioak ez du zerrenda osoa argitaratuko baizik eta soilik 1998 geroztik inmatrikulatutakoak soilik, hau da zati txiki bat. Zehazki guk dakigunez elizak gutxienez 503 ondare ditu bere izenean jarriak (uste dugu gehiago direla) eta hauetatik 437( %86,8) bakarra dira data horren aurrekoak. Adibide Gipuzkoan 380tik, 10ean geratzen gara.

“Laikotasuna. Colectivo por la laicidad” eta “Plataforma Vasca contra las Inmatriculaciones”tik gobernuari, Justizia ministerioari, dagokionari zerrenda osoak argitaratzea eskatzen diogu, datak muga izan barik. Franco eta 1946. Urtea aipatzen dira arazo guztiaren hasieraz baino 1920ean Gasteizko apezpikutzaren izenean jarri zen “landa eremua Koartangoko herrian” gotzain jaunak egindako sinestamendu bat  non jartzen zuen “posesión pacífica desde tiempo inmemorial” izanik froga guztia. Uste osoan gaude ez zela bakarra izan, beraz berriro diogu ZERRENDA OSO OSOA NAHI DUGU! Eta aspalditik hasita.

Amaitzeko datu xelebre bat. Batzuk, agian, uste dute elizari Kordobako meskita 30 eurotan bere izenean merkea izan zela, jakin ezazue Bilboko gotzaintzak Oleaga auzoko 2871 m² lur eremua bereganatzeko  3,64 euro ordaindu behar izan zituela!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Kolaboratu