Laikotasuna alderdi politikoekin

Laster hauteskundeak ditugula eta Laikotasunak- colectivo por la laicidad EAEko alderdi politikoekin bilerak eskatu ditu bere burya aurkeztu eta bere eskariak alderdien programan txertatu ditzaten.

LAIKOTASUNA elkartearen helburu nagusia laikotasuna defendatzea eta zabaltzea da. Gure jarduera-eremua Gipuzkoako lurraldea da. Gure jardueren artean, erakunde publiko eta pribatuen, alderdi politikoen eta erakundeen aurrean apelazioak egitea dago, benetako Estatu laiko bat lortzeko, non botere publikoak eta erlijio-konfesioak benetan bereizita egongo diren.
Datorren maiatzaren 28an Udal eta Foru hauteskundeak egingo dira. Hau dela eta, LAIKOTASUNA elkartetik harremanetan jarri nahi genuke Gipuzkoan ordezkaritza instituzionala duten alderdi politikoekin.
Harreman horren helburua, gure ekimenak planteatzea izango litzateke, Udalen edo Foru-aldundien eskumenekoak izan arren, botere publiko eta Elizaren arteko bereizketa hori errespetatzen ez den gaietan. Gainera, Eliza Katolikoaren aldeko pribilegio egoerak daude.
Hona hemen jorratu nahiko genituzkeen gaietako batzuk:
1- Eliza Katolikoak Gipuzkoako hainbat herritan ondasun higiezinak immatrikulatzeko egindako prozesua.
2- Erlijioso nabarmena duten jardueretan Udalaren eta Foru Aldundiaren presentzia izatea.
3- Ekonomikoki errentagarri bihurtzen ari den ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ) Elizak ordaintzetik albuestea.
4- Herritarrek zeremonia zibilak egin ahal izateko gune egokiak prestatzea.

5- Zerga aitorpenean hirugarren laukitxoa ezartzea.