Eliza eta erakundeen arteko berizketaren alde. A favor de la separación entre la iglesia y las instituciones.

«oarsoaldea.hitza.eus»en argitaratua.

Laikotasunak aurkeztutako mozia Oiartzungo udalak plenoan.

Eukaliptoei buruzko mozioa aurrera atera da, EH Bilduren aldeko botoekin

OiartzunUdala

EAJk Naturkonen mozioaren kontra eman du botoa. Argudiatu dutenez, ez dago zuhaitz espezie txarrik, kudeaketa baizik. Laikotasunaren mozioa ere bai, aurrera.

plenoa apirila eukaliptoa oiartzun

2021/04/29 Erik Gartzia

Eliza eta erakundeen arteko bereizketaren alde

Laikotasuna elkarteak beste mozio bat eraman zuen plenora. Jesus Gonzalez elkarteko kideak defendatu zuen, eta argi utzi nahi izan zuen ez dutela ezer erlijioen kontra. “Berdintasunaren alde gaude”, zehaztu zuen.

Gogorarazi zuen Jose Maria Setien Donostiako gotzaina zen garaian eliza dagoen orubearen inmatrikulazioa egin zutela, eta “denon diruarekin” erlijio irakasleak ordaintzen direla. Gainera, eskatu zuen festetako ekitaldi erlijiosoak diruarekin ez laguntzea, eta egitarauetan ez sartzea. Guztira sei eskakizun egin zituzten, hemen irakur daitezkeenak.

Janire Mitxelenak adierazi zuenez, inmatrikulazioak publikatzearen kontra ez daude. “Beste eskaera batzuk ez daude udalaren esku”, gaineratu zuen. Horrez gain, laikotasuna Oiartzunen bermatuta dagoela uste du udal talde jeltzaleak.

Jexux Leonet alkateak, bere aldetik, atzoko mozioa laikotasunaren bidean “beste urrats bat” dela esan zuen. “Askatasunaren bidean jarraitu behar dugu. Kristautasunak eragin handia izan du, eta oraindik ere badu”, gaineratu zuen.

Ondoren, Rafael Bergaretxek —EAJko zinegotzia— hartu zuen hitza, adierazteko mozioa “totum revolutum” bat zela. Onartu zuen Eliza Katolikoak gauza eskandalagarriak egin dituela, eta horretarako daudela epaitegiak. Gainera, mozioak Eliza Katolikoaren kontrako “intentzionaltasuna” zuela adierazi zuen. Elizaren “gauza onak” zerrendatu zituen Bergaretxe: ikastolei emandako babesa, euskararen aldeko lana… “Euskal Herriko elizak herriaren alde egin dute lan. Gainera, ezagutzen ditut sexu bereko bi pertsona ezkondu dituzten apaizak”.

Gonzalezek erantzun zion beraiek elizen pribilegioen aurka daudela, eta ez luketela zergetako dirurik jaso behar.

Azkenean, EH Bilduren aldeko botoekin atera zen aurrera. EAJk kontrako botoa eman zuen.