Zer egin hezkuntza publikoan behin betirako irakaslea izateko
“Laikotasinak” prestatutako idazkia eta “noticias de gipuzkoan” argitaratua 2016ko otsailaren 8an gaztelaniaz
ZER EGIN HEZKUNTZA PUBLIKOAN BEHIN BETIRAKO IRAKASLEA IZATEKO
Egun hauetan oposaketarako deialdia dela eta hemen ikusten ditut nire inguruan hainbat irakasle gazte ikasi eta ikasi, behin betirako lanpostua lortuko dutenaren itxaropenarekin. Hori dela eta finkoa izateko dauden bideak ahomentatu nahi nituzke.
1- Oposaketa bidez behin betirako lanpostua lortzea. Hau da oposaketak gainditu ezik lehendabizikoetakoa izateko bezain nota ona atera. Adibide, txanda honetan gai batean bi lanpostu eskaintzen dira, beraz nahiz eta aurkeztutako guzti-guztiak gaindituta ere lehen biak izango dira funtzionario, beste guztiak ordezkoak izaten jarraituko dute eta oposaketak egin beharko dituzte berriro.
2- Kontratupeko langilea izatea. Hemen ere bi azpimultzo ditugu:
a. 1993an sare publikora igaro ziren ikastola edo lanbide heziketako kontratupeko irakasle zirenak. Ez dirudi eusko jaurlaritzak bere garaian sare publikoan sartzeko aukerarai ezetz esan zien eskolei bigarren aukera emateko asmorik baduenik, beraz bide hau itxita dago .
b. Erlijioko irakaslea izan. Bide hau, Heziberri/ LOMCEri esker, zabal zabalik dago; hain zuzen azken bi urteetan irakasle gehiago behar omen dira eta ordezkapen zerrendan ireki dira. Denok dakigunez erlijio irakasleak gobernu autonomoak kontratatzen eta ordaintzen dituzte baino lehenik “misio canonica” lortu behar da. Katolikoen kasuan gotzain jaunek ematen dute, beste erlijioen kasuan ez dut ideiarik ze bide erabiltzen dituen jaurlaritzak irakasleak aukeratzeko.
696/2007 errege dekretua dela eta erlijio irakasleak behin betirako kontratupeko langileak bihurtu ziren; horretan ere eusko jaurlaritza izan zen aitzindaria erlijioko hitzarmen kolektiboan zera dio “ 2003ko irailaren 30ean (…) 11 urteko zerbitzuen jarduna aitortuta duten bigarren hezkuntzako irakasleak, irakasle egonkorren egoerara iritsiko dira “ (EHAA,30 ZK. 2004ko otsailak 13, 3027 orria, III eranskina, 1. atala). Horrela, azterketa barik, urduritasun barik, trankimazin arrautzopila barik… Egia da baita ere hitzarmen eta eranskin berean , b) atalean, zera dio ikasturte hasierako esleipenen emaitzak ikusgai jarriko direla lurralde-ordezkaritzetako iragarki-oholetan. Urteak daramat bilatzen baina ez ditut sekulan topatu. Ea, pistatxo bat nor jartzen diren?
Gobernu berriak LOMCE ezabatzen badu ere ez da larritu behar, “dena kontrolpean dago”. Erlijioko irakasleek eskatu dezakete 2009ko maiatzaren 4an eusko jaurlaritzak eta ELA, UGT eta CCOO sindikatuek sinatutako akordia betetzea eta bere ordutegiak beste gaiekin osatzea, plazadun ez diren funtzionario eta ordezko guztien aurretik. Bada erlijiorako hartua izan dena eta filosofia irakasle ari denik ere.
Kristau morala irakasteaz aspertzen direla? Lasai hori ere aurreikusita dago. Ez dakit, eta ez didate sekulan argitu nahi izan, ze hitzarmen dela eta erlijioan ematen diren urteak beste irakasgaietan ere zenbatzen dira; eta badira bat baino gehiago erlijioan urte batzuk eman ondoren sekulan eman ez duten gai bateko urte osoko lanpostuak hartu dituztenak, gai hori urtetan irakatsi dutenen aurretik. Gainera, eta hau dena oposaketaren historiarekin hasi denez ez da ahaztu behar erlijiokoak aurkezten badira urte guzti horiek kontuan izango zaiela aurkeztu diren gaian eman balituzte bezala.
