Gure elkartea
Laikotasuna- Colectivo por la laicidad elkarretaratze, eztabaida eta sentsibilizaziorako gunea izateko asmoarekin sortzen da. Estatua erlijio-konfesioengandik, eta oso bereziki eliza katolikoarengandik, banatzea gerorako utzi ezin den xede demokratikoa dela uste duten guztientzako bilgunea.
Laikotasuna elkarte gisa antolaturik dago, eta Gipuzkoako lurraldean lan egiten du. Hiru ardatzen inguruan aurreikusten dugu gure ahalegina: alde batetik erlijio irakasgaia eskola publikotik egoztea. Beste ardatza da salatzea bai eliza katolikoa hiritar guztien zergekin finantzatzea eta baita zilegitasunik gabeko bideetatik eskuratutako ondarea ere. Eta azkenik, gizarte laiko bateruntzko bidea urratzea, non erlijioak hiritarren esparru pribatuko alor bat izango den, gure gizartearen aniztasunari eta dibertsitateari dagokion bezala.
Laikotasuna-colectivo por la laicidad bere ibilbidearen hastapenetan dago; gure asmoa ez da inondik ere eliteko eztabaida intelektualeko taldetxoa bihurtzea. Laikotasuna taldearen izateko arrazoia da zabaltzea eta gure ahotsa gizarte osoari helaraztea. Hori lortzeko modu bakarra, asko izatea. Egin zaitez Laikotasunako kide.