Bizi testamentua egiteko bideak.

Orereta Laikoak antolatuta eta Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kideek dinamizatuta Errenterian egin dira hainbat tailer Bizi Testamentua nola egin ikasteko.

Joateko aukerarik ez izan arren interesaturik zaudetenentzat, hona hemen pausuen laburpen bat.

  1. Osakidetzako erregistrora deitu hitzordua eskatuz. Dohainik da. Kasu honetan ordezkari 1 edo 2 izendatu behar dira eta horien Nortasun Agiriaren fotokopiak eraman behar dira, testamentua anbulatorioan egiteko orduan. Anbulatorioan egiten bada, bertakoak arduratzen dira Osakidetzako probintziako egoitza nagusira eramateaz.
  2. Notario baten aurrean egin daiteke, dagokiona ordainduz. Ordezkari 1 edo 2 behar dira baita ere. Gero egindako akta norberak eraman/bidali behar du Osakidetzako probintziako egoitza nagusira.
  3. Nork berak bere etxean. Kasu honetan baita ere ordezkari 1 edo 2 izendatu behar dira; baina senideak ez diren 3 lekuko behar dira eta denen NANen fotokopiak. Gero guztia Osakidetzako probintziako egoitza nagusira eraman edo bidali behar da.

Informazio gehiago eta dokumentuen ereduak lortzeko Osakidetzako web orri honetara jo:

https://www.euskadi.eus/web01-a2inform/es/contenidos/informacion/voluntades_anticipadas/es_def/index.shtml

edo Derecho a morir dignamente/ Duintasunez hiltezko eskubidea elkartearen orrian ere:

https://derechoamorir.org/dmd-euskadi/