Erlijio katolikoa zenbakietan. La religión católica en números
Iturria: EILAS sindikatua
Erlijio katolikoa zenbakitan
Artikulu honen asmoa ez da erlijio katolikoko langileak apezpikuak izendatzen dituela eta ikasgelan sermoia ematen ari diren bitartean gainontzeko ikasgaietan ere puntuatzen dutela salatzea, ezta bertan ematen dituzten edukiak zientziarekin talka egiten dutela zalantzan jartzea, ezta erlijio katolikoko taldeak osatzeko ikasle bakarra matrikulatua egotea nahikoa dela esatea, gainontzeko ikasgaietan taldea osatzeko 10 ikasle behar direnean. Esfortzu handiegirik egin gabe ia ikasleen %100ak “ikasgaia” gainditzen duela edo kristau ikastetxeek jasotzen duten gainfinantzaketa jomugan jartzea ere ez da artikulu honen asmoa.
Artikulu honen helburua, goian aipatutako pribilegio horiei zenbakiak jartzea da, zenbakiak baitira edozein argumentu indartzen dutenak.
Matrikula
Nahiz eta erlijio katolikoak dopatuta jokatu, eskola publikoan daraman beherakada geldiezina da. Lehen Hezkuntzan adibidez, sei urtetan, ikasgai honetan matrikulatu diren ikasleen kopurua 2,6 puntu jaitsi eta
%11,05 eskas batean geratu da. Ereduetan begiratzen badugu, gainbehera doazen A eta B ereduetan matrikularen %30-35 suposatzen du. Hegemonikoa den D ereduan berriz, soilik hamarretik bat matrikulatzen da erlijio katolikoan.
DBHn ere joera antzekoa da, eta 4. mailan %14,07 erlijio katolikoan matrikulatu badira, 1. mailan kopuru hau
% 8,82ra jaitsi da, hau da, lau urtetan 5,25 puntu gutxiago. Hemen ere ereduen artean aldea dago.
Batxilergoan, ikasgai honetan matrikulatzen diren ikasleen kopurua hutsaren hurrengoa da, EBAUko notaren batezbesterako balio ez duenetik, eta BATX2n adibidez, %2ra ozta-ozta iristen da.
A | B | D | Guztira | ||||
Ikasleak | Katolikoa % | Ikasleak | Katolikoa % | Ikasleak | Katolikoa % | Ikasleak | Katolikoa % |
LH1 | 88 | 31 | 35,23 | 169 | 50 | 29,59 | 9571 | 1005 | 10,50 | 9828 | 1086 | 11,05 |
LH2 | 159 | 56 | 35,22 | 192 | 45 | 23,44 | 10667 | 1237 | 11,60 | 11018 | 1338 | 12,14 |
LH3 | 132 | 59 | 44,70 | 176 | 51 | 28,98 | 10094 | 1252 | 12,40 | 10402 | 1362 | 13,09 |
LH4 | 153 | 70 | 45,75 | 265 | 84 | 31,70 | 10441 | 1313 | 12,58 | 10859 | 1467 | 13,51 |
LH5 | 164 | 66 | 40,24 | 433 | 142 | 32,79 | 10372 | 1272 | 12,26 | 10969 | 1480 | 13,49 |
LH6 | 263 | 80 | 30,42 | 544 | 170 | 31,25 | 10928 | 1352 | 12,37 | 11735 | 1602 | 13,65 |
LH | 959 | 362 | 37,75 | 1779 | 542 | 30,47 | 62073 | 7431 | 11,97 | 64811 | 8335 | 12,86 |
DBH1 | 303 | 75 | 24,75 | 418 | 93 | 22,25 | 10696 | 839 | 7,84 | 11417 | 1007 | 8,82 |
DBH2 | 343 | 80 | 23,32 | 428 | 102 | 23,83 | 10349 | 930 | 8,99 | 11120 | 1112 | 10,00 |
DBH3 | 329 | 63 | 19,15 | 383 | 104 | 27,15 | 8616 | 859 | 9,97 | 9328 | 1026 | 11,00 |
DBH4 | 286 | 57 | 19,93 | 349 | 121 | 34,67 | 7853 | 1016 | 12,94 | 8488 | 1194 | 14,07 |
DBH | 1261 | 275 | 21,81 | 1578 | 420 | 26,62 | 37514 | 3644 | 9,71 | 40353 | 4339 | 10,75 |
BATXI1 | 317 | 67 | 21,14 | 161 | 18 | 11,18 | 5889 | 626 | 10,63 | 6367 | 711 | 11,17 |
BATXI2 | 332 | 26 | 7,83 | 557 | 17 | 3,05 | 6169 | 104 | 1,69 | 7058 | 147 | 2,08 |
BATXI | 649 | 93 | 14,33 | 718 | 35 | 4,87 | 12058 | 730 | 6,05 | 13425 | 858 | 6,39 |
Itunpeko ikastetxeetako datuak beste batzuk dira, hemen ikasleen %50a baino gehiago ikastetxe erlijiosoetan matrikulatzen baita. Horrela, ikasleen %58 inguruk erlijioko klaseak jasotzen ditu. Hala ere, hemen ere gainbehera nabaria da, LHn 2,05 puntu eta DBHn 3,67 jaitsi baita. Beherakada honen oinarria ikastetxean erlijio aukeratu bai ala ez baino gehiago, familiek kristau balioei bizkar eman eta ikastetxe erlijiosoetan haurrak gero eta gutxiago matrikulatzen dituztelako da.
A | B | D | Guztira | ||||
Ikasleak | Katolikoa % | Ikasleak | Katolikoa % | Ikasleak | Katolikoa % | Ikasleak | Katolikoa % |
LH1 | 423 | 284 | 67,14 | 2861 | 2368 | 82,77 | 5737 | 2433 | 42,41 | 9021 | 5085 | 56,37 |
LH2 | 470 | 306 | 65,11 | 3142 | 2639 | 83,99 | 5950 | 2521 | 42,37 | 9562 | 5466 | 57,16 |
LH3 | 477 | 288 | 60,38 | 3261 | 2804 | 85,99 | 5871 | 2493 | 42,46 | 9609 | 5585 | 58,12 |
LH4 | 487 | 299 | 61,40 | 3453 | 2974 | 86,13 | 5896 | 2500 | 42,40 | 9836 | 5773 | 58,69 |
LH5 | 535 | 344 | 64,30 | 3535 | 3017 | 85,35 | 6166 | 2610 | 42,33 | 10236 | 5971 | 58,33 |
LH6 | 577 | 375 | 64,99 | 3821 | 3229 | 84,51 | 6214 | 2596 | 41,78 | 10612 | 6200 | 58,42 |
LH | 2969 | 1896 | 63,86 | 20073 | 17031 | 84,85 | 35834 | 15153 | 42,29 | 58876 | 34080 | 57,88 |
DBH1 | 834 | 543 | 65,11 | 4359 | 3451 | 79,17 | 6786 | 2834 | 41,76 | 11979 | 6828 | 57,00 |
DBH2 | 945 | 642 | 67,94 | 4382 | 3463 | 79,03 | 6601 | 2898 | 43,90 | 11928 | 7003 | 58,71 |
DBH3 | 794 | 608 | 76,57 | 3783 | 3175 | 83,93 | 6081 | 2598 | 42,72 | 10658 | 6381 | 59,87 |
DBH4 | 789 | 476 | 60,33 | 3491 | 2979 | 85,33 | 5647 | 2568 | 45,48 | 9927 | 6023 | 60,67 |
DBH | 3362 | 2269 | 67,49 | 16015 | 13068 | 81,60 | 25115 | 10898 | 43,39 | 44492 | 26235 | 58,97 |
BATXI1 | 2506 | 1894 | 75,58 | 917 | 683 | 74,48 | 4092 | 1556 | 38,03 | 7515 | 4133 | 55,00 |
BATXI2 | 2613 | 312 | 11,94 | 885 | 51 | 5,76 | 4206 | 162 | 3,85 | 7704 | 525 | 6,81 |
BATXI | 5119 | 2206 | 43,09 | 1802 | 734 | 40,73 | 8298 | 1718 | 20,70 | 15219 | 4658 | 30,61 |
Ebaluazioa/notak
Batzuk diote lan gutxi eginda erlijio katolikoa irakasgaia gainditzen dela eta ez hori bakarrik, nota ere oso altua dela gainontzeko ikasgaiekin alderatuta. 22-23ko datuak hartuko ditugu kontuan eta guztiekin ez bada ere, gainerako irakasgai batzuekin egingo dugu konparatiba.
Datu hauek eskuan hartuta, argi ikusten da bai LHn eta bai DBHn aprobatu kopuru altuenak erlijio katolikoan ematen direla, batean %99,72ko kopuruarekin eta bestean %97,41arekin. Nork ez luke ikasgai hau aukeratuko ezer gutxi eginda halako aprobatu kopurua badu? Zorionez familien hautua beste bat da. Eta zifra hauei buruz zer esan? Ezer gutxi, artikuluaren hasieran esan bezala, zenbaki hauek ikusita beste ezer esan beharrik ez baitago.
Zoritxarrez bi etapa hauetako batezbesteko notarik ez dugu baina bai batxilergokoak, beraz, ebaluazioaren atal hau gehiago sakonduko dugu etapa honetan.
Erlijio katolikoak ikastetxeetan duen gainbeherari galga jarri nahian, PPren LOMCEk ikasgai hau EBAUrako batezbesteko nota ateratzeko gainontzeko ikasgaiekin batera jarri zuen eta matrikulazioan gorakada izan zuen. Neurri bidegabe hau ez dugu baloratuko. Nola ez zuen ba ikasleak ikasgai hau aukeran hartuko, ezer gutxi eginda gutxienez 9ko nota ateratzen bazuen? Nola ez hautatu erlijioa, batezbestekoan euskara edo gaztelaniako nota baino 2 puntu gehiago ematen bazituen? Zorionez LOMLOEk neurri hau atzera bota eta erlijioko matrikulazioa inoiz izan duen maila baxuenera erori da. Eskerrak!
Batxilergoan gaindituen kopurua oso altua izaten da orokorrean irakasgai guztietan, baina nola ez, hemen ere txapela erlijio katolikoak irabazten du. Eta notei dagokienez, zer esanik ez.
Finantzaketa
Atal honetan, EAEko ikastetxe erlijiosoek itunetan jasotzen duten finantzaketaz gain, ikastetxe publikoko erlijio katolikoko irakasleek jasotzen duten nomina ere kontuan hartuko dugu. Hau da, Kristau Eskola, Elizbarrutiko Ikastetxeak eta Opusen kontrolpean dauden ikastetxeen finantzaketari, ikastetxe publikoetako LH, DBH eta BATXIko erlijioko irakasleen soldatak gehituko dizkiogu. Kalkulu honetatik kanpo geratuko dira udalek, familiek edo erakunde publiko zein pribatuek ikastetxe hauei ematen dieten dirutza, soilik Hezkuntza Sailak zuzenean emandako finantzaketa hartuko dugu kontuan.
Haur Hezkuntza I | 179 | 78.723 | 14.091.422 |
Haur Hezkuntza II | 596 | 78.723 | 46.918.926 |
Lehen Hezkuntza | 1495 | 82.480 | 123.308.093 |
Bigarren Hezkuntza I | 571 | 114.297 | 65.263.661 |
Bigarren Hezkuntza II | 557 | 128.591 | 71.625.298 |
Batxilergoa | 385 | 131.784 | 50.736.867 |
Laguntzako langileak | * | * | 48.870.880 |
Lanbide Heziketa | * | * | 52.453.000 |
Guztira | * | * | 473.268.148 |
2023/24 ikasturteko ituntze aginduak ikastetxe erlijioso hauek 473M€ko finantzaketa jasotzen dutela dakar. Bada zerbait, ezta? Taula asko ez luzatzearren, laguntzako langileen eta LHko modulu desberdinen finantzaketa ez dugu zatika jaso. Banaketa lurraldeka egingo bagenu, Bizkaiko ikastetxe erlijiosoak izango lirateke finantzaketa handiena jasoko luketenak (270,7M€), Gipuzkoakoek atzetik jarraituko liekete (112,3M€) eta azkenik Arabakoek (90,2M€).
Beste dirulaguntza zuzena eskola publikoko erlijioko irakasleei ematen zaien soldata da. EAEn guztira erlijio katolikoko 90 irakasle daude LHn eta 50 DBHn, eta antzinatasuna kontuan hartu gabe, 5,57M€ xahutzen ditu Sailak horien nominatan. Oso irakasle gutxi dira erlijio orduekin bere ordutegia osatu dezaketenak, DBHn batezbeste erlijioko 6,5 ordu ematen dituzte. Hau horrela izanda, ikastetxeak enplegatu hauei ordutegia osatzera behartuta daude. Hauek beste irakasgaietako orduak hartu ditzakete baina gainontzekoek ezin dute inolaz ere erlijio orduekin beraien ordutegia osatu. Bitxia, ezta?
Motzean
- Ikastetxe ez-erlijiosoetan ere kristautasunak bere arrastoa utzi du eta oraindik ere santu edo birjinen izena duten ikastetxeak aurki ditzakegu. Horrela ikastetxe publikoetan Arantzazuko Ama Ikastola edo San Andres eskola publikoa aurkitu ditzakegu edo Ikastolen Elkartean Santo Tomas Lizeoa edo Inmakulada LH. Zizurkilgo San Millan eskola publikoa izena aldatzear da, hori da bidea!
- Nahiz eta gela osatzeko 10 ikasle behar, erlijio katolikoaren kontrako bidea egiten ari dena islama da. LH6an ikasleen %1,07aren matrikula jasotzetik, LH1ean %1,27a izatera pasa da, hau da, 6 urtetan %18,7ko igoera izan du.
A | B | D | Guztira | ||||
Ikasleak | Islam % | Ikasleak | Islam % | Ikasleak | Islam % | Ikasleak | Islam % |
LH1 | 88 | 4 | 4,55 | 169 | 13 | 7,69 | 9571 | 108 | 1,13 | 9828 | 125 | 1,27 |
LH2 | 159 | 9 | 5,66 | 192 | 8 | 4,17 | 10667 | 96 | 0,90 | 11018 | 113 | 1,03 |
LH3 | 132 | 11 | 8,33 | 176 | 9 | 5,11 | 10094 | 95 | 0,94 | 10402 | 115 | 1,11 |
LH4 | 153 | 23 | 15,03 | 265 | 11 | 4,15 | 10441 | 84 | 0,80 | 10859 | 118 | 1,09 |
LH5 | 164 | 19 | 11,59 | 433 | 18 | 4,16 | 10372 | 78 | 0,75 | 10969 | 115 | 1,05 |
LH6 | 263 | 10 | 3,80 | 544 | 27 | 4,96 | 10928 | 88 | 0,81 | 11735 | 125 | 1,07 |
- 22/23 ikasturtean, LH duten eskola publikoko 338 ikastetxetatik 120tan ez da erlijioan inor matrikulatu, 62tan 5 ikasle baino gutxiago dituzte gelako, eta soilik 94 ikastetxe dira, %27,8a, erlijioko gelatan 10eko ratioa edo handiagoa dutenak.
- Derrigorrezko hezkuntzako etapatan azken bi urte hauetan ikastetxe erlijiosoek, eta orokorrean itunpeko ikastetxe guztiek izan duten ituntze moduluen igoera %12koa izan da, hau da, batezbeste 40 €ko igoera izan dute ikasleko eta hileko. Ikastetxe hauen hileko kuota 30-40€ ingurukoa izanik, zergatik dagoeneko ez dira doakoak?
Itun Mod.
Haur Hezkuntza | 69.897 € | 78.723 € | 8.826 € | 19,20 | 460 € | 38 € |
Lehen Hezkuntza | 73.112 € | 82.480 € | 9.368 € | 23,01 | 407 € | 34 € |
DBH 1. Zikloa | 101.186 € | 114.297 € | 13.111 € | 24,87 | 527 € | 44 € |
DBH 2. Zikloa | 113.946 € | 128.591 € | 14.645 € | 25,13 | 583 € | 49 € |
Batxilergoa | 116.686 € | 131.784 € | 15.098 € | 27,34 | 552 € | 46 € |
Laburbilduz, zenbakiek baieztatzen digute erlijio katolikoko gainditu kopurua beste ikasgaietakoa baina handiagoa dela, ateratzen diren notak beste ikasgaiekin alderatuta altuagoak direla, ikasgai honen matrikulen gainbehera orokorra dela eta jasotzen duen finantzaketa ikaragarri handia dela. Azaldu dugun moduan, zoritxarrez eliza katolikoa errotuegia dago EAEko hezkuntzan eta honen aurrean STEILASek laikotasunaren alde tinko jarraituko du borrokan. n