erlijioko irakasleria gora eta behera
Erlijioko irakasleria gora eta behera, hainbat zalantza argitu nahian.
Antza denez erlijio irakasleak kezkatuak dabiltza azken garai hauetan. Hori diote behintzat orin dela gutxi egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean. Argi eta garbi adierazten kezkaren zergatia: “ urtetik urtea erlijioko ikasle kopurua beheraka doa” Eta, noski, hor hasten beraien ardurak. Ikasle gutxiago, lan ordu gutxiago dira eta beraien lana kolokan dago.
Ulertzen dugu arrangura baina ez errealitatea bestelakotzea, emaitzak nolabaiteko “esku beltza” edo nolabaiteko ezkutuko azpijokoei egotziz. Onartu beharra dago ikasgaiari gehitzen zaizkion “pizgarriak” (eskolaz kanpoko ekintzak, Erromara bidaiak) eta guzti ikasle kopurua gutxitzen badoa gizartea aldatzen ari delako dela, gurasoek erabakitzen dute bere umeak erlijioan ez matrikulatzea. Edo ikasleak berak erabakitzen dute ez dutela joan nahi eta kito.
Ez dago inolako “kontubernio judu-masoiko” edo ilunpeko amarrurik. Bere egoera isilpeko lanetara egoztea ez da itxurazkoa egia gizarte aldakuntza denean ikasleriaren matrikula aldatzen ari dena eta egia da ordun eta gazte gutxiago direnak erlijioa eskola nahi dutenak, batez ere batxilergoan.
Iluna dena erlijioko irakasleriaren egoera da. Hezkuntza sailaren menpe dauden gainontzeko irakasleen datuak agerikoak eta argitaratuak dira; baina ezinezkoa da jakitea erlijioko zenbat irakasle ditugun (beraiek ere gutxi gorabeherakoak esaten dituzte) ez eta zein den zehazki bere lan egoera. Ez dakigu ere zenbat ikasle dituzten, zeinek erabakitzen dituen zenbat taldetan banatu eskola bakoitzean ez eta zein diren honetarako erabiltzen diren aburuak.
Badakigu irakasleriaren zati bat (lehen hezkuntzakoak) MECen menpe daudela eta gehienetan bigarren hezkuntzakoak erkidego autonomoen menpe daudela. Gure erkidegoan hezkuntza sailak eta hainbat sindikatuek hitzarmen bat zinatu dute talde honen onerako. Erlijioa erakusteko apezpiku jaunaren bedeinkazioa duten taldekide hauek beraien ordutegiak osatu ditzakete beste ikasgaiekin edo eskolako zeregin bereziekin. Horrela besteok egonkortasuna lortzeko hainbat froga eta baldintza (oposaketak, praktika denboraldia, etab.) bete behar ditugun bitartean talde honetakoak zuzenean lanpostua lortzen dute, lanean hainbat urte daramatenen aurrean jarriz batzuetan. Hau bereizkeria garbia bestelako irakasleriako eta Eliz Amak oraindik estatu honetan mantentzen dituen abantailen adierazgarria.
Hor azaltzen da arazoaren muina eta talde honek, aipatutako elkarrizketan, eskatzen duena. Erlijioko irakasle orok Eusko Jaurlaritzaren menpe egon dadin, eta MECena, egoera dotore honetaz baliatzeko.
Ez daitezela nahastu eta beteak nahasarazi. Eskola publikoetan ez dituzte erasoak jasaten, abantaila bereziak dituen talde batean aurrean gure eskubideak defendatu nahia ezik.
Hezkuntza sailak zinatutako hitzarmenean oinarritzen diren abantailak eta bere azken funtsa 1979ean Estatuak eta Vatikanoak zinatutako akordioetan datzana. Beste alde akordio horiek konstituzionalak diren ere zalantzazkoa da, nola liteke estatu laiko batean irakaskuntza publikoan eta denon kontura erlijioa irakastea?
Eskertuko genuke hezkuntza sailak lehenbailehen egoera ilun hau apur argitzea (zeren ez dugu uste argi zerutiarrik iritsiko zaigunik), areago kontuan izanik bere burua laikotzat jotzen duen Alderdi Sozialisten eskuetan dagoela.
Eta ez da erreza argia lortzea. Ez dugu inolaz ere zalantzan jartzen gurasoen eskubidea bere umeak nahi dituzten fedean hezteko baino eskolatik at.
Benetan gure gizartea anitza, fede eta kultura guztiak aintzakoak hartzen dituena, izatea denon eskubideak eta berdintasuna onartzen dituena izatea, gure eskola laikoa izan behar du.
