(Español) Errito laikoei buruz
Errituak eta Jendarte laikoa
Jendarte guztietan egon dira eta badaude, kolektiboaren baitan pertsonaren egoera, egoera honen aldaketa edota estatutu aldaketa, markatu dituzten erritu desberdinak. Hortaz, komunitatera kide berri baten etorrera, heldutasunera iristea edota elkarbizitza-unitate berria eratzea, errituek markatuak izan dira eta izaten jarraitzen dute. Erritu horiek jendarte egituraketaren erreferentzia sinbolikoa izan dira . Gure jendartean erritu horiek erlijio katolikoaren elementuei lotuta izan dira historikoki. Erlijio hau, gure ingurunean hedatuena delako. Jaiotza, ezkontza edo heriotzari lotuta dagoen guztia erlijio katolikoaren erritualei lotuta izan da bereziki. Azken urteotan, ezkontza da dirudienez, erlijio- irispidetatik urrundu egin dena. Bestalde, erlijio-boterea (katolikoa) eta botere politikoa lotuak izan dira historian zehar. Espainiako estatuan Ezpata, Tronua eta Aldarea arteko lankidetza nahiko konstantea izan da baita gure historiaren garai ilunenen protagonista izan ere. Gaur egun oraindik, ordezkari politikoak fede katolikoaren erlijio-ekintza eta errituetan egoten dira, eta batzuetan horien buru izaten dira ere. Erlijio honen ikurrak ere daude eraikin publikoen eremuetan, hala nola ospitale eta unibertsitate kaperak. Errealitate honek dirau, Espainiako Konstituzioaren 16. artikulua, estatu espainola estatu akonfezionaltzat jotzen duena, urratzen duen arren. Baina gaurkoak, aldaketa garaiak dira. Gure jendartea, ikasketek eta analisi soziologikoek adierazten duten bezala, gero ta pluralagoa, askotarikoa eta sekularra izaten ari da.
Gaur egun, onartezina da gure ordezkari politikoek erlijio zeremonietan parte hartzea baita erlijio-sinboloak eraikin publikoetan egotea ere. Ezinbestekoa dugu erlijioa eta administrazio publikoa banatuta egotea, herritarren arteko berdintasuna bermatzeko modu bakarra delako. Horrela herritar bakoitzak bere sinesmenak edo pentsamenduak modu askean baliatu ahal izango dituela ziurtatuko dugu. Horrela ere bermatuko dugu erlijio- interferentziarik eza sexu-askatasunaren eta emakumeen eskubideen betetzean, historian zehar sarritan Eliza Katolikoaren interferentziek eskubide horiek zanpatu izan dituelarik. Kolektiboki, kultura laikoa, amankomuna garatzen joan behar dugu baita erritu berriak gure gizartean erreferente bihurtu behar ditugu. Era berean, Administrazio Publikoak erlijiotik kanpo, herritarrok, beren senidei edo lagunei egin nahi dieten ongi-etorri edo agurra zeremoniak bermatu behar ditu.
Espero dugu, eta norabide horretan gure ahalegin guztiak jarriko ditugu, ekimen horiek gure lurraldean udalerri gehiagotan gerta daitezen