Mahai-inguruaren prentsa oharra

Laster izango dira udal eta foru hauteskundeak, eta talde politikoek beren hauteskunde-programetan zer proposatuko duten laikotasunari buruz jakin nahi genuke Gipuzkoako gizon eta emakumeok.

Gizarte demokratiko baten ezaugarria da hiritarren eskubide eta askatasunak berdintasun baldintzetan defendatzea. Estatua eta erlijioak banaduta egotea ezinbesteko baldintza da legearen aurreko denon berdintasuna bermatze aldera. Laikotasuna funsezko osagaia da gizartearen osasun demokratikoa bermatzeko, bereziki emakumeen eta gutxiengo sexualen eskubideak betetzeko, horiek izaten baitira elizen esku-sartzeen pairatzaileak.

Udalek eta aldundiek seresan eta zeregin handiak dituzte laikotsuna dela-eta.

Laikotasuna- Colectivo por la laicidad elkarretaratze, eztabaida eta sentsibilizaziorako gunea izateko asmoarekin sortzen da. Estatua  erlijio-konfesioengandik, eta oso bereziki eliza katolikoarengandik, banatzea gerorako utzi ezin den xede demokratikoa dela uste duten guztientzako bilgunea.

Horregatik, Laikotasuna kolektiboak dei egin die alderdi eta talde politikoei mahai inguru batgera bertan azal ditzaten laikotasunari buruzko proposamenak. Donostiako Doktor Camino liburutegian (Abuztuaren 31ko, 32an), azaroaren 26an, 19:00etan izango da.

Mahai inguruan alderdi eta talde politikoen ordezkariek hartuko dute parte, eta beren taldeek  datozen udaletako eta Batzar Nagusietako hauteskundeetan zer proposatuko duten azalduko dute.

Moderatzailea Garbiñe Biurrun izango da, eta honako hauek hartuko dute parte:

Txema Herzog (PP)

Arantza Gonzalez (Ezker Anitza)

Ainhoa Beola (Bildu)

Juantxo Dominguez (Equo)

Josebe Iturrioz  (Plazandreok)

Esteban Antxustegi (EAJ)

Rafaela Romero (PSE-EE)