Laikotasuna eta larunbat santua (SERen esandakoa)

 

 

Begiratzen duzu egutegia eta irakurtzen duzu: gaur larunbat santua, bihar Berpizkunde eguna; erlijioa non-nahi. Egunkaria irakurtzen duzu eta non azaltzen da Espainiako Erregea, Felipe VIa ‘cofrade’ egin dutela Sevillan. Ez da batere neutroa erregea. Kofradiek aste osoa daramate espazio publikoak erabiltzen eta hori gutxi balitz guztion diruarekin subentzio ederrak jasotzen dituzte. Prozesio askotan funtzionarioak (militarrak gehienetan) ibiltzen dira laguntzaile. Ama Birjina franko daude herriko alkateak direnak. Espainiako “Boletín Oficial del Estado” delakoak argitaratzen du erlijioaren curriculum ofiziala; zeharo azientifikoa dena. Erlijio ezberdinen irakaslekoa ez dute sinestunek ordaintzen; denon artean ordaintzen dugu: ez da ezer gertatzen. “Guardia Civil”ako partaide batzuk Lourdesera doaz erromerian estatuak ordainduta. Espainiako Konstituzioak Espainia ‘aconfesional’ dela dio eta gero errealitatea ikusten dugu. Hori dena gutxi balitz Espainiako Gobernuak Eliza Katolikoarekin izenpetutako Konkordatuak balio du Elizako apaizak ordaintzeko, hainbat zerga ez ordaintzeko…. Nahikoa da: Laikotasun ordua heldu da.