Alderdiei bidalitako hauteskunde proposamena
UDALETAN, ETA FORU-ADMINISTRAZIOAN BORONDATE
POLITIKOA IZANEZ GERO, ASKO DAGO EGITEKO ESTATU
LAIKOAREN ALDE
Estatua eta erlijio-konfesio guztien arteko banakuntza ezinbesteko baldintza da legearen
aurrean pertsona guztiak benetan berdinak izan daitezen. Hemen aurkezten ditugun neurri
hauen xedea da tokiko botere publikoen eta erlijio-konfesioen arteko banaketa finkatzea,
halako moduan non ezartzen baita instituzio politikoen zilegitasun hertsiki sekularra,
helburu erlijioso eta zibilen arteko nahasketarako tarterik utzi gabe. Xedea da orobat
administrazio zibilaren (udal zein lurralde mailakoaren) neutraltasuna edo ezkonfesionaltasuna
bi zentzutan ezartzea: A- Botere publikoen konpromisoa ezen ez dutela
eskuhartzerik izango hertsiki erlijiosoak diren gaietan, ahalik eta askatasunik handiena
utziz alor horietan, zeinetan ordena publikoak eta legeak baitira mugapen bakarra. BBerdintasuna
ezartzea, ideologia, erlijio, edo horien ezaren kariaz inolako bereizkeriarik
egon ez dadin.
1- Ekitaldi publiko ofizialak hertsiki zibilak izango dira, eta ez dute erlijio-kutsurik
izango. Era guztietako erlijio-ikurrak desgertaraziko dira Administrazioen
mendeko diren ekitaldi ofizialetan eta titulartasun publikoko guneetan. Ezein
erlijio-konfesiotako ordezkari erlijiosoak ez dira gonbidatuak izango ekitaldi
zibiletara, eta ez dira agintari publikotzat hartuko.
2- Administrazioek ez dute sustatuko inolako erlijiozko erritu edo ospakizunik.
Ezabaturik geratzen dira, eta atzeraeraginarekin, adbokazioei, santuei, irudiei edo
erlijioari loturiko beste ikurrei egindako ohore edo botu publikoak, hots, dominak
ematea, alkate betiereko izendatzea, eta antzekoak.
3- Ez da doan emango, ez erraztuko, lur publikorik ez lokalik, eta ez da
finantzaketa publikorik ez salbuespenik udal zergetan emango, azpiegiturak
instalatzeko edo ekitaldiak antolatzeko ezein erlijio-konfesiori.
4- Erlijio-konfesioek ordaindu beharko dituzte beren ekintzetatik ondorioztatzen
diren udal zerga guztiak, Ondasun Higiezinena (OHZ) barne, ekintza haiek
merkataritzakoak edo izaera erlijiosokoak izan.
Bide horretan, Udalek eskaera egingo diete Batzar Nagusiei hauek aldarazi
ditzaten OHZ Eliza Katolikoari eta beste erakunde batzuei ez kobratzera
behartzen dituzten arauak.
5- Udalek zentsu publiko bat egingo dute eliza katolikoaren edo beste edozein
konfesiorenak izaki, OHZ ordaintzetik salbuetsiak diren jabetza guztiekin,
kulturako guneak izan edo beste merkataritza-edo gizarte-jardueretako erabili.
Hala egokitzen bada, eliza katolikoak immatrikulazio-sistemaren bidez
bereganatutako ondasun landatar eta hiritar guztien zentsua prestatuko dute.
OHZ ordaintzetik salbuetsita leudekeen beste erakunde publiko zein pribaturen
zentsua ere egingo dute.
6- Batzar Nagusiek aldarazi egingo dituzte Eliza Katolikoa eta beste errlijiokonfesioak
OHZ ordaintzetik salbuesten dituzten foru-arauak. Era berean, Batzar
Nagusiek eta Aldundiak, erlijio-erakundeei arlo ekonomiko edo fiskalean ematen
zaien edozein bereizketa edo pribilegio ezabatu egingo dute. Erlijioen finantzaketa
beren sinestunen kontua izango da, eta inolaz ere ez hiritar guztien kontura egiten
den zerbait.
7-Udalak erraztasunak emango ditu zeremonia zibilak (harrerak, ezkontzak eta
hiletak) oztoporik gabe ospatu ahal izan daitezen, hiritarrei erraztasunak ematen,
eta azpiegitura egokiak eskuratzen, local publikoak, bereziki, haien erabilera
sustatutuko duen araudi egokiz.
8- Hilerri publikoetan, zibilak izango baitira, eta beilatoki, publiko zein kudeaketa
pribatuekoetan, ziurtatuko da hildakoen familarteko guztiek, erlijio edo
sinesteengatiko inolako bereizketarik onartu gabe, egoki deritzen zeremonia
guztiak ospa ditzaten. Gune publiko horien buru ezingo da ipini ezein erlijio edo
ideologia partikularren ikur, ikono, edo bestalako ezaugarririk, salbu eta, hildakoen
familiartekoek zeremonia bitartean agerrararazi nahi dituztenak, eta hildakoaren
hilobian ezarri gura dituztenak. Orobat udalak, ahal den neurrian ahalegindu behar
dira erakunde erlijioso minoritarioen lurperaketetarako toki bereziak eskuratzen,
hala eskatuz gero.
9- Izaera zibileko erreferentzia eta ospakizunak sartuko dira egutegi ofizialean,
gune publikoetan eta udal kale-izendegietan, eta orobat, data finkoak eta deitura
neutroak Udaleko Eskola Kontseiluaren bidez izendatuak, eskoletako oporrentzako.
10-Udalak kontzientzia eta sinesteen askatasuna sustatuko du, eta askatasun hori
egikaritzeko eskubide guztiak errespeta daitezen bermatuko du. Horretarako,
Kontzientzia-askatasunaren babeserako Bulegoa sortu ahal izango du, hiritarren
kexu eta iradokizunak jasotzeko eta eginbideratzeko.
11- Botere publikoek begiratuko dute laikotasuna egiazkoa izan dadin ibilbide
ofizialetan ematen diren irakasgaietan, hala titulartasun publikoko ikastetxeetan
nola funts publikoekin ordaindutako edo diruz lagundutako ikastetxe pribatuetan.
Horren xedea da hezkuntza-helburuetan sar ez daitezen erlijiozko, filosofiako edo
ideologiako uste partikularrak. Ondorioz, erlijio-ikurrak kendu egingo dira, eta
galarazi egingo da erlijio-ekitaldietan parte hartzea edo ospatzea.
12- Udalek, beren eskuduntzetatik at dauden gaietan mozioak eta ebazpenak
sustatuko ditu bai Estatuari eta baita autonomiako eta lurraldeko agintariei ere
eskatzeko behar diren legegintza-neurriak har ditzan Estatu laikoa ezartze aldera,
eta bai eliza katolikoak eta baita beste erlijio-konfesioek ere gozatzen dituzten
probilegio guztiak –proposamenen eta neurri dokumentu honetan biltzen diren
bezala- ezabatze aldera. Beren eskuduntzen barruan dagoen heinean, udal
laikotasunerako ordenantza edo erregelamenduak egin ahal izango dituzte.
LAIKOTASUNA-COLECTIVO POR LA LAICIDAD.
