Berriz ere erlijioko irakasleen zerrendak!
2014ko urriaren 28an komunikabideei bidalitako prentsa-oharra
Berriz ere erlijioko irakasleen zerrendak!
Bada denboralditxo bat uste genuela ezerk ez zigula asaldatuko baina ere lur eta zur geratuko gara albistea irakurri dugunean: Hezkuntza Sailak hainbat gaietan ordezkapenak egiteko zerrendan zabaldu ditu eta harritzen gaituena zabaldutako zerrendetako bat erlijiokoa dela irakurtzeak.
Langabean dauden gure lizentziadunak, zenbait baldintza betetzen badituzte eta beste hainbat merezimendu aurkezten badituzte, ondo neurtutako zerrendetan izango dutela bere izena eta lurralde ordezkaritzak deituko diela ordezkapenen egitea beharrezkoa balitz prestatuta dauden gaietan.
Zer behar da erlijioko irakaslea izateko? “Missio Canonica” deitzen dena lortu eta zer prestakuntza behar da horretarako? Sei hilabeteko ikastaroa eta apezpikuaren onesmena, hau da erlijioko irakasleak gotzain jaunak aukeratzen ditu berak jakingo du nola, gainontzeko gajo bekatariak egin eta bete behar ditugun baldintzetatik at. Berriro ere gogoratu nahi dugu, guztiok ordaintzen ditugun zergekin ordaintzen zaiela, hau denok jartzen dugu gure “obolotxoa” erlijio jakin batean ordun eta urriago den ikasle kopurua doktrinatzako.
Ez eta ez da hori dena. Hezkuntza Sailak ez ditu datuak eman nahi eta bide batez salatu nahi dugu ez gaituela guztiori berdin tratatzen ezen beste guztion datuak publikoak dira eta errez topatu ahalak, badakigu aurten, azkeneko urtetan lez, erlijioko irakasleak ez dituztela behar adina ikasle ordutegi beteak izateko eta beraz beste gaietako orduekin osatzen zaizkiela ordutegiak, gai horietako zerrendako irakasleak eman lituzken orduak (baino konponbide hau dela eta bere etxeetan geratuko direnak). Ezagutzen ditugu astean ordu bete erlijio eta 18 ordu historia (plaza osoa) ematen dituzten irakasleak, edo 2 ordu erlijio, 3 psikologia eta gainontzeko zuzendaritzan igarotzen duenik ere…
Hala eta guztiz zerrendak zabaltzen dira, erlijioko irakasleentzat, zer irakasteko baina? Urtez urte ikusten dugu erlijio ikasleak ordun eta bakanagoak direla…. Zertarako behar ditugu irakasle gehiago, ditugunak ordutegi osoa ezin izan eta beste gaietako orduak lapurtzen ari dira eta?
Areago erlijioko irakasle izateko izena ematen duen oro berehala lizentzia duen gaian jarriko dute bere izena naiz eta gai bereko beste lizentziadunei izena ez hartu “zerrendak itxita daude” esanez.
Hezkuntza Sailaren lotsagabekeria larria da. Esaten digute arazoa Madrilen dagoela, Konkordatua dela eta. Egia da zaharkitutako eta demokraziaren aurkako Konkordatua zinatuta dago (Francoren garaietatik) baino erlijioko irakasleria eskualdatutako gaia da. Berak erabakitzen ditu irakasle horien lan baldintzak eta zerrenda zabaltzea…
Hezkuntza Sailari gai honetan gardentasun osoa eskatzen diogu, mahai gainean eta agerian jarri ditzala erlijioko irakasleri buruzko datuak: zenbat dira, zenbat ordu ematen dituzte bere gaiarenak, zenbat besteenak…. Baita ere erlijioa irakasteko kontratu direnak erlijioa irakatsi dezaten soilik eta bakean utzi beste gaiak eta eskola barruko bestelako lanak.
Egun hauetan ikasleria mugitu da LOMCEren aurka. Kaleetan entzun dugu “eskola laikoa, erlijio eskolatik at”. Antza denez Hezkuntza Sailak ez du ezer ikusten, ez du ezer entzuten, Munilla jaunaren ildoak ezik.