Zibersteilas: Erlijioko zerrenda irekitzen da
araba@stee-eilas.org bizkaia@stee-eilas.org gipuzkoa@stee-eilas.org nafarroa@stee-eilas.org
ZIBERSTEILA S 4
STEE-EILASen informazio elektronikoa 2014-2015 urriak 24
Adi!! 27an, astelehenean, hainbat zerrenda irekiko dira:
Bigarren Hezkuntza: HE2-rekin: Latina, Grekera, eta Filosofia.
HE2 edo HE1-rekin: Frantsesa, Musika eta Gaztelania (hau, bakarrik kidetasun 1ekin).
HE2, HE1 edo HE barik: Erlijio Katolikoa, Alemana, Informatika, Sistema Elektroteknikoak
eta Automatikoak, Nabigazioa eta Itsas Instalazioak eta EPAko frantsesa.
HEO: Errusiera (HE2) eta Gaztelania (edozein HE).
Lanbide Hez.: Instalazio elektroteknikoak, Ekipamendu elektronikoak eta Estetika (edozein HE).
Musika: 24 zerrenda (denak tresnenak), edozein HE-rekin.
Zerrenda hauek bost egunez soilik irekiko dira, 27tik 31 arte.
Gogor kritikatu behar dugu zerrenda gehienetan onartzen dela Hizkuntz Eskakizuna ez
izatea, hots, euskaraz piperrik ere ez ulertzea. Hau ei da euskara normalizatzeko bidea?
Ez dira agertzen maisu-maistrentzako zerrendak. Gutxi barru beste txanda bat irekiko
ote dute ikasgai hauekin? Ikasturteko hirugarren irekialdia izango zen eta oraindik urrian gaude.
Jakitun gaude ikastetxeren batean asteak egon direla ordezko barik, ikasgai horren
zerrenda “agortuta zegoelako”. Lakuan galdetuta, Lurraldeetako delegazioek esan behar dietela
esan ziguten, besterik ez dakitela. Beraz, zuen ikastetxean ordezkorik bidaltzen ez badute
legezko epeetan (jadanik luzeegiak direla), esaiguzue mesedez.
Amaitzeko, erlijioko zerrenda irekitzen da berriro. Dakizuenez, hemen sartzeko
beharrezkoa da gotzaindegiaren baimena. Behin zerrendan sartuta, hurrengo birbaremazioan
aukera izango dute beste zerrendetara pasatzeko, baita ireki ez direnetan ere. Behin eta berriro
eskatu dugu erlijioko irakasleek beste zerrendetara ez pasatzea, ezta beste ikasgaiak edo lanak
egitea ere, baina kasurik ez.
ZERRENDA GUZTIAK IREKI, ORAIN!
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA, LAIKOA ETA EUSKALDUNA!!
ATXIKIPENEN DATAK: 23an, LPZak webean. Prozesua garatzeko, urriaren 24tik
azaroaren 5 arte. Adskripzio prozesua boluntarioki abiatzeko azken eguna, urriaren 28a.
Se abren listas de sustituciones en Secundaria, EOI, FP y Conservatorios. Del 27 al 31 de octubre.
No se abren listas para maestros/as, que posiblemente se haga más adelante.
Nos parece criticable la entrada en el sistema de nuevo personal sin perfil lingüístico, la tardanza para
abrir listas a pesar de estar agotadas y la apertura de listas de religión, profesorado que en algunos
casos está impartiendo otras asignaturas o haciendo otros trabajos.
Seguimos exigiendo la apertura de todas las listas ya, y que se tomen las medidas para una
Escuela Pública Vasca, Laica y Euskaldun.
Adscripciones: RPTs, el 23. Proceso, del 24-X al 5-XI. Solicitud voluntaria, hasta el 29-X
Informazio gehiago: STEE-EILAS-en eta hezkuntza.net-en
ARABA: Eulogio Serdán 5 (behea) 01012 Gasteiz 945 14 11 04 araba@stee-eilas.org
BIZKAIA: Nikolas Alkorta, 3 (Zabalburu) 48003 Bilbao 944 10 02 98 bizkaia@stee-eilas.org
GIPUZKOA: Baso-txiki, 30-34 (atzealdea) 20015 Donostia 943 46 60 00 gipuzkoa@stee-eilas.org
NAFARROA: Joaquin Beunza, 4-6 31014 Iruñea 948 21 23 55 nafarroa@stee-eilas.org
IRAKASKUNTZAN