ERLIJIOA ETA SELEKTIBITATEA. RELIGIÓN Y SELECTIVIDAD

ERLIJIOA ETA SELEKTIBITATEA

Martxoaren 28tik aurrera izanen da batxilergoko aurre-matrikulazio kanpaina; hori dela eta zenbait gogoeta egin nahi genituzke erlijio klaseei buruz.

Orain arteko legea, LOMCE (Wert legeak) erlijioa beste aukerako gaien parean jartzen zuen, ordu kopurua hedatu eta batxilergoko tituluko batezbestekoa egiteko kontuan hartzen zen. Ondorioz askok pentsatu genuen sekulako gorakadak izango zuela matrikulak, baino ez, ez da horrelakorik gertatu. Institutu publikoentan behintzat aurrera ateratzen diren gaiak matrikula gehien eskatzen direnak dira, erlijioa ezin zenez aukeratu USEn (selektibitatea) nota igotzeko eta inolako fakultateak ez zuenez ezinbestekotzat jotzen jakitea  matrikula igo beharrean apur bat behera ere egin zuen, institutu bateren-batean horrela amaitu ziren erlijioko klaseak.

Aurtengo 1. batxilergoko matrikula lege berriarekin, LOMLE (Celáa legea) antolatu da eta gobernuak Wert legeak sortutako arazoa konpontzeko erlijioa sail orokorretik atera eta berarentzat berri bat antolatu du. Hasieran esan zitzaigun klaseak orduz kanpo izango zirela, institutuak lekua, argia eta berogailuak jarri, Jaurlaritzak irakaslea ordaindu eta kito baino gure gotzainek konturaturik horrek ez zuela eskaria igoko  muzin egin zuten. Nork esan zuen Espainiako politika ezaugarria “derechita cobarde” dela? Ez, Espainiako politikaren ezaugarria “izquerdona muy cobarde” da. Gotzainen haserreari aurrera egiteko ordutegi barruan sartu ez ezik gai berri bat asmatu dute “zerbitzuak komunitateari” horrela erlijioa ikasi nahi ez dutenak ez dira etxean geratu lasai-lasai.

Batxilergo osoa USE (selektibitatea) prestatzeko antolatua dago gehien bat. Gaitegiak luzeak direla eta irakasleek egunak eta orduak segundora kalkulatuta dituzte azkenean ikasleak ondo prestatuak joan daitezen; ez soilik derrigorrezko gaietan, baita ere aukerakoetan. Datorren ikasturtetik aurrera hainbat irakasle arinketan ibili beharko dira, ikasle batzuk orduak film “etikoak” ikusten edo arabieraz alfabetatzen igarotzen dituztelako

Esaten zaigu erlijioko klaseak eskubidea direla. Fedea bai, zalantzarik gabe. Doktrinatua izatea, zeren hori izan beharko luke erlijio klaseen helburua, adin nagusikoa izanik, baita ere. Doktrinamentu hori denon arte ordaindua izan behar duela? Hummm! Ziur giza eskubideen zerrendan  bateren batek zera  jartzen duela “nire interes partikularrak besteak ordaindu behar dizkidate?”

Esaten zaigu baita ere “norbait arduratu behar da gure gazteen heziketa etikoz”. Alde batera utzita  beste irakasle guztiak etika gabeko jendeak garela hitz erdizka esate hori, bi kontzeptu nahasten ditu esaldi horrek, etika eta morala. Etika, edozein lekutan eta historiako edozein momentutan guztion joerak eta jarrerak  zuzendu behar luketen arauak dira, eta morala zenbait taldeek arau horietaz egiten dituzten egokitzapenak. Adibide, bizitza eskubidea: erlijio gehienak argi eta garbi diote “ez duzu hilko” baino inolako gupidarik gabe akabatu/tzen dituzte bekatari, herexe eta fedegabeak. Zigoto batek elkar maite duten sexu bereko  bi pertsonek baino eskubide gehiago dituela aldarrikatzea ez da etika, morala da.

 Azken garaietan ezker progresiak zera esaten hasi da “oso ondo iruditzen zait eskoletan beste erlijioak irakastea, batzuk ahal badute, besteak ere”. Ez ditzagun errebindikazioak  nahastu. Kasu honetan errebindikazio bakarra erlijioa eskolatik at da, beste edozein motako konponketak arazoa kakaztea besterik ez da. Dena-den, besteak esaten dutenean, nortaz ari dira? Guzti-guztiak?  Zeren momentuz legeak  eliza ebanjelikoei, erlijio hebraierari eta islamari bakarra aitortzen die eskubide hori. Horrela idatzita badirudi eskola batean gehienez erlijioko 4 irakasle egongo direla, baino ez, ez  da erlijio bera luteranismoa,  zazpigarren eguneko adbentista edo azken eguneko santuen eliza denak ebanjelistak badira ere. Gure ikasleak (beraien gurasoak) izan daiteke katoliko erromatarrak, islam sumniarrak, islam muriarrak, ortodoxo bulgariarrak, ortodoxo errusiarrak (lege zaharrekoak ala berrikoak), Jehovaren lekukoak, adbentistak, 12 tribuetako partaideak, neopaganoak, luteranoak, edo Senidetasun Zuriarenak besteak beste. Eta ateoak ere! Irakasle guzti horiek ordaintzeko prest gaude?

Itunpeko eskoletako irakasleen soldata denon artean ordaintzen diegu baino onartzen zaie ideologia izatea eta erlijio kontuetan “kafe denontzat” egitea. Publikoan ez, eta aipatutako nahaste-borrastea saihesteko era bakarra da erlijioa behingoz eta betirako eskoletatik at geratzea.

Gai honetaz ez diegu ezer entzun ezker progresistei baino pentsatzen dugu beste erlijioko irakasleak katolikoekin parekatzearen aldekoak direla. Hierarkia antolatu duten elizak  irakasle izateko baldintzak  eta tituluak agintariek erabakitzen  dituzte, eta ez dutenean? Lur-ordezkarietako pertsonalkoak badituzte aurreko lanak hautagaien merituak aztertzea baino. Nork hartuko bere gain lan hori?

Berez irakaskuntza publikoan finko izateko oposizioak gainditu behar dira…. Salbu erlijioko irakaslea izateko zeintzuk kontratupeko langileak dira, hau da finkoak norbaitek nahiko “teologia” badakitela erabaki duelako. 2009ean ELA, UGT eta CCOOk Jaurlaritzarekin izenpetu zuten akordioaren ondorioz katoliko erromatarrak beste gaietako orduak hartzeko eskubidea dute, berdintasunaren izenean guztiak izan beharko lukete. Baino bere lanpostua “missio canoniga” edo parekidea mantentzean da; bere ordutegia biologia klaseekin osatzea lortu duen erlijioko irakasle batek zer irakatsiko ote du mundua abere desberdinez beteta dagoela bilakaeraren ondorioz ala Noe zeritzen gizaseme batek txalupa erraldoi bat egin zuelako? Horrelako prestakuntzarekin selektibitatean nota eskasa. Ziur gaude ezker progresistaren helburua ez dela irakaskuntza publikoarekin amaitzea erlijioan itota eskertuko diegu hobeto pentsatzea bere aldarrikapenak eta gurekin batzeko kasu honetan izan dezakegun errebindikazio bakarrean. ERLIJIOA IRAKAKUNTZA PUBLIKOTIK KANPORA! LEHENBAILEHEN. Eta Espainiako ezkerrari beste eskaera, bete behingoz beti agintzen duzuena egin eta ezabatu konkordatu frankista.