Erlijiko irakasleak
“Laikotasuna” kolektiboak prestatua
Egungo arazo guztien “arbasoa” 1953an Francok eta Vatikanok zinatu zuten konkordatua da, non erabakitzen den erlijioa derrigorrezko gaia dela eskoletan eta gainera elizak gai guztietako gaitegiak gainbegiratzeko eskubidea izanen du (puntu hau oraindaino mantentzen da).
Franco hil ondoren, inolako gobernu demokratikoek ez dira gai izan horri ekiteko eta 1976ean eta 1979an estatuak eta Vatikanok akordio berriak zinatu zituzten, horietan gaur egungo antolakuntza finkatzen da, erlijioa ez da derrigorrezkoa baino erlijioa ikasi nahi dutenen, eta beraien irakasleen, pribilegioak finkatzen dira: irakasleak elizak izendatu baino ez ordaindu, eskola ordutan izango da…
1980ean “Erlijio askatasun legea” aldarrikatzen da, bertan zera aipatzen da:”el derecho a recibir educación religiosa y moral dentro y fuera del ambito escolar”.
24/1992 lege organikoa: Ikasle ebanjelikoak eskubidea dute baita ere eskolan bere erlijioa ikasteko, baizik eta katoliko batek taldea osatzen badu 10 ebanjelista behar dira taldea osatzeko.
25/1992 lege organikoa: Bera hebraikoekin.
26/1992 lege organikoa: Bera islamdarrekin.
Erlijioko irakasleak behin betirako laboral bihurtu ziren 696/2007 errege dekretuaz. Bertan jartzen duenez arlo horretan 2006/07an lanean ari ziren irakasleak “fijo” bihurtzen ziren besterik gabe; bai lehen hezkuntzakoak bai bigarren hezkuntzakoak eta estatuarekin hitzarmenak zinatutako erlijio orotakoak. Beraz 2011ean lehen hezkuntzakoak transferituak, EAEn soilik, izan zirenean jada finkoak ziren. Ez dakigu geroztik “finkamenik” izan diren.
2009ko maiatzaren 4ean CCOO, ELA eta UGTko ordezkariak Lakuan hitzarmen bat zinatu zuten. Ordun Tontxu Campos zer kontseilaria, bere azken ekintza izan zen, baino bai sozialistek bai egungokoak mantendu zuten bere horretan.Garai hartan lehen hezkuntzakoak Madrileko gobernuaren menpe zeuden eta bigarren hezkuntzakoak, erkidego autonomoen eskuetan. Hitzarmen horretan erlijiokoak beste laboralen pareko bihurtzen dira eta titulua duten gaietako orduak hartu ditzakete bere ordutegia osatzeko, muga bakarra de eskola bertan plazadun bati orduak kentzea baino ez du zehazten funtzionario plazadun eta erlijiokoaren artean nork daukan lehentasuna soberan diren orduak hartzeko. Jakina beste funtzionario guztien (desplazados, suprimidos, expectativa…) aurretik erlijiokoaren arazoa konpondu behar da. Eskubide hau dute erlijiokoak direlako, hau da baten batek DECA galtzen badu abantaila hau ere.
2008an argitaratutako behin behineko ordezkapen zerrendetan bat-batean erlijioa besterik ez duten eman pertsonak bere tituluko zerrendetan sekulako gorakada egin zuten.
Egoera honek hainbat ondorio izan ditu:
Azken hiru txandetan erlijio besterik eman gabe opoetara aurkeztu direnei “bere ordezkapeneko” puntuan kontu dizkiete.
Hainbat pertsona erlijioari esker puntuak pilatu ondoren urte osoko plaza hartzeko hainbeste badituztela konturatu direnean erlijioa utzi eta lizentziaturako gaia ematen hasi dira.
Zenbait gaietan zerrenda sartzeko aukera bakarra bihurtu da. Hau da ikasketa bukatu berria dituen edonor ordezkaritzara jotzen badu izena ematea, zerrendak osatuak daudela eta ez dutela bere izena idatziko entzun dezake, baino erlijioko zerrendan ematen badu izena “ipso facto” bere izena lizentziatura duen zerrendan azalduko da. Gauzak horrela hemendik urte batzuetara ordezko gehienak erlijiokoak izan daiteke eta laikoentzat irakaskuntza publikoan sartzeko bide bakarra opoak izanen dira, hori opoetan egoera okerragoan egongo dira antzinatasun puntu ezagatik.
